Cederna Garalur Elkarteak landa-inguruneko Ekonomia Zirkularrari buruzko Jardunbide Egokien Gida eman du argitara

Cederna Garalur Elkarteak «Landa-inguruneko Ekonomia Zirkularrari buruzko Jardunbide Egokien Gida, LEADER ikuspegitik» izeneko gida eman du argitara.

Dokumentu horrek ekonomia zirkularreko proiektuen inguruko 45 Jardunbide Egoki jasotzen ditu, Nafarroako landa-inguruan martxan jarrita. Horietatik Nafarroako Mendialdeko 12 proiektu nabarmentzen dira.

Fitxa bakoitzak proiektuari buruzko deskribapen txiki bat eta tokian tokiko landa-garapeneko zutabeak diren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-arloko balio nagusiak jasotzen ditu. Halaber, fitxek Nazio Batuen Erakundeak 2030erako garapen jasangarrirako definitutako helburu batekin edo gehiagorekin erlazionatzen dute proiektu bakoitza.

Sarrera gisa, Gidak laburbildurik jasotzen eta azaltzen ditu garapen jasangarriko 17 helburuak.

Eskuliburu hau «Nafarroa Zirkularra» proiektuaren emaitzetako bat da. Proiektua Lursareak (Jasangarritasunaren Nafarroako Agentzia) eta Tokiko Ekintza Taldeek LEADER ikuspegiaren pean landa-ingurunean ekonomia zirkularreko ekintzak ezartzeko finantzatutako lankidetza-proiektua da. Proiektu hori Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak finantzatu du.

Cederna Garalur Elkarteak Jardunbide Egokiko proiektuak lantzeko eta aukeratzeko informazioa biltzen lagundu duten erakunde eta pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Gidak, Nafarroako Mendialdeari dagokionez, 12 kasu baino jasotzen ez baditu ere, Cederna Garalur Elkarteak 22 proiekturi buruzko informazioa dauka. Interesa dutenak Elkartearekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu, informazio guztiaren berri jaso dezaten.

Jaitsi dokumentua

Por | 2019-12-19T08:38:00+00:00 diciembre 19th, 2019|Beste Argitalpen Batzuk|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak landa-inguruneko Ekonomia Zirkularrari buruzko Jardunbide Egokien Gida eman du argitara