Zangozako Eskualdeko despopulazioaren azterketari buruzko ondorioen aurkezpena.

Heldu den urtarrilaren 16an, 18:00etan, Zangozako Kultur Etxean, Zangozako Eskualdeko despopulazioaren inguruko azterketari buruzko ondorioak aurkeztuko dira. Azterketa hori 2019ko irailetik eta abendura bitartean egin zen.  Parte hartzea doakoa da, nahiz eta antolatzaileek izena ematea gomendatzen duten, 679128857 telefonora deituz edo online formularioaren bidez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSceHn2fVHN3p12qrHKZMuAWki5X2HIFLVDJepyG2yk2cZJIDA/viewform.

Dokumentu hori Lursareak (Iraunkortasunerako Nafarroako Agentzia) kudeatu du, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako eta Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren mandatuz.

Azterketak lau helburu nagusi ditu: eskualdeko herriak arian-arian abandonatzearen arrazoiak aztertzea; iraganean arrakastaz garatu diren eta biztanleria erakartzeko eta finkatzeko aukera eman dezaketen ekimenak eta proiektuak identifikatzea; ekintza berriak proposatzea; eta toki- eta eskualde-administrazioen eskumenekin zerikusia duten eta herritarrak finkatzea edo itzultzea eragozten duten oztopoak identifikatzea.

Plana egiteko, elkarrizketa ugari egin zaizkie eskualdeko toki erakundeetako, enpresetako eta elkarteetako ordezkariei, baita partzuergoetako eta tokiko ekintza-taldeetako ordezkariei ere. Halaber, zonako institutuetan bi topaketa antolatu dira gazteekin, gazteak despopulazioaren arazoaz eta belaunaldi berriek despopulazioari konponbideak bilatzeko duten eginkizun garrantzitsuaz sentsibilizatzeko, baita gazteen proposamenak jasotzeko ere.

Elkarrizketa eta solasaldi horiek Zangozako eskualdean izandako despopulazioari buruzko iraganeko azterketak eguneratzeko balio izan dute. Horrez gain, atariko txostenak bertako biztanleekin kontrastatu dira bi lantegi teknikotan: alde batetik, eragile instituzional eta ekonomikoei zuzenduak, eta, bestetik, eragile sozialei zuzenduak.

Por | 2020-01-14T11:50:56+00:00 enero 15th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Zangozako Eskualdeko despopulazioaren azterketari buruzko ondorioen aurkezpena.