Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro antolatu ditu, dohainik, hurrengo ekainera bitartean

  • Ikastaroak Lesaka, Lekunberri, Arbizu, Agoitz, Izize, Elizondo eta Donezteben emanen dira. Horiez gain, talde-tutoretzei buruzko lantegi bat emanen da, pertsonalizatua, Antsoainen.

Urte honetako martxotik ekainera bitartean Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro emanen ditu dohainik. Ikastaroak hauexek izanen dira: “Antolatu zure paperak Ogasunarekiko betebeharrak betetzeko” eta “Nola burutu nire izapideak Ogasunarekin linean ziurtagiri digitala erabiliz”. Tutorial horiek elkarren osagarriak dira; beraz, Elkarteak prestakuntza-zentro bakoitzean jarraian ematea erabaki du.

Jarduerak Alkaiagako (Lesaka) zerbitzu-zentroan hasiko dira martxoaren 3an eta 5ean; Lekunberriko Plazaolaren geltoki zaharrean martxoaren 10ean eta 17an; eta Arbizuko Utzugane zentroan martxoaren 24an eta 31n.

Ondoren, apirilean, ikastaroak Pirinioetan emanen dira; zehazki, Agoizko Udaletxeko “Aurelio Leon” prestakuntza-gelan apirilaren 21ean eta 28an, eta Elizondoko Arizkunenea kultur etxean maiatzaren 12an eta 19an.

Horrez gain, Cederna Garalur Elkarteak berriro ere bi tutorial antolatu ditu bezeroari arreta emateari eta turismo-establezimenduak kudeatzeari buruzkoak; apirilaren 23an eta 28an Izizeko Zerbitzu Zentroan, eta maiatzaren 14an eta 21ean Donezteben.

Azkenik, Elkarteak talde-tutoretza pertsonalizatuen lantegia antolatu du ekainaren 14an, Elkarteak Antsoainen duen egoitzan, eta lehendik emandako lantegietara bertaratu zirenen zalantza partikularrak argitzera bideratuta dago.

Ikastaroei buruzko argibide guztiak elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri, www.cederna.eu helbidean. Informazio gehiago jasotzeko, Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikari Oskia Lazkozekin jar zaitezke harremanetan 619328264 telefono-zenbakira deituta, edo posta elektronikoz sakana.admon@cederna.es helbidera mezua bidalita.

Ikastaro eta lantegi horiek Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Nafarroa Ekintzaile Sarearen bidez), Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Banku Fundazioak (InnovaSocial programaren bidez) finantzatzen dituzte.

Jaitsi: enpresei bideratutako prestakuntza-egutegia. 2020ko lehen seihilekoa

Argibide gehiagorako:

  • Oskia Lazkoz. Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikaria. : 619328264. Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es
Por | 2020-02-24T11:45:50+00:00 febrero 24th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak enpresa-kudeaketari buruzko 14 ikastaro antolatu ditu, dohainik, hurrengo ekainera bitartean