Cederna Garalur Elkartearen Banda Zabaleko Lantaldearen lehenengo bilera.

  • Talde honen helburua da esperientziak eta ezagutzak partekatzea eta ekimen-ildo bat sortzea, Nafarroako Mendialdean abiadura handiko banda zabaleko sareak hedatzea bultzatze aldera.

Joan den otsailaren 14an izan zen Banda Zabaleko Lan Taldearen lehen bilera, Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen egoitzan.

Zuzendaritza-batzordearen ekimenez sortua, talde hau osatzen dute: Galoze, Leitza, Ultzama, Larraun, Esteribar, Sakanako Garapen Agentzia eta Denok Bat erakundeetako ordezkariek, Ibon Mimentzak (Elkarteko zuzendari-kudeatzailea) eta elkarteko Teknologia Berrietako teknikariek.

Cederna Garalur Elkartearen banda zabala lantzen duen lantalde berria honako helburu hauek ditu: toki-erakundeen bitartez, Nafarroako Mendialdeko banda zabalaren eta mugikorraren benetako estaldura-egoera ezagutzea; banda zabalaren hedapen-motei buruzko zalantzak argitzea; administrazio-izapideak egitea; tokiko erakundeentzako kostuak eta, batez ere, Mendialdean udalen ekimenez banda zabalaren inguruan garatu diren hedapen-esperientziak eta -proiektuak partekatzea; tokiko hedapen-proiektuak finantzatzeko alternatibak bilatzea; eta ekintza bateratuko politika bat ezartzea goi-mailako erakundeei begira, besteak beste Nafarroako Gobernuari begira.

Lehenengo bileran, banda zabaleko estaldura eskaintzeko dauden hedapen-motak azaldu ziren; Nafarroako Gobernuak Banda Zabalerako Plan Zuzentzailearen barruan egindako jarduerak laburbildu ziren; eta toki-erakundeek adierazitako telefonia finkoko, mugikorreko eta Interneterako sarbideko konexio-arazoak partekatu ziren. Halaber, Urdazubik, Dantxarineak, Ibardinek, Errok edo Basaburuak eremu horietan konektibitatea konpontzeko egindako esperientziak partekatu zituzten.

Halaber, zenbait udalerriri estaldura emateko mugikorren operadoreek aurkeztutako proposamenak jorratu ziren; besteak beste, Larrauni dagozkionak. GUIFINET Fundazioak eskaintzen duen hedapen-eredu komunala ere eztabaidatu zen. Eredu hori Erron, besteak beste, erabiltzen ari dira bertako kontzeju guztiei estaldura emateko.

Proiektu horiek toki-erakundeek jorratu eta finantzatu izanak lotzen ditu, eta kostu handia beren gain hartu arren, aurrea hartzea erabaki dute bertako bizilagunak eten digitalean deskonektatuta ez uzteko; izan ere, lantaldeko kideek aipatutakoaren arabera, eten horrek landa-eremuetako eguneroko bizitza eta lana zailtzen ditu, eta, halaber, landa-eremuetako despopulazioaren arazoa larriagotzen du.

Lehenengo bilera hilabete edo hilabete eta erditik behin topaketa berriak egiteko konpromisoarekin amaitu zen, Elkarteak Nafarroako Gobernuaren aurrean ematen dituen urratsak ezagutarazteko.

 Argibide gehiagorako:

  • Ibon Mimentza de Irala. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
Por | 2020-02-20T09:06:00+00:00 febrero 20th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartearen Banda Zabaleko Lantaldearen lehenengo bilera.