Argitara eman da Mendialde Behereko enpresen direktorioa.

  • Gidak Mendialde Behereko 500 enpresa eta establezimendu baino gehiago jasotzen ditu, 51 ekonomia-jardueratan multzokatuta.
  • Proiektuak Zangozerriko Enplegu Taldeak egindako proposamen bati erantzuten dio, eta Cederna Garalur Elkartearen eta Nafarroako Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmen bati esker gauzatu ahal izan da.

 Cederna Garalur Elkarteak Zangozerrian duen Garapen Agentziak Mendialde Behereko Enpresen Gida argitaratu berri du. Direktorio horrek 500 enpresa, mikroenpresa eta autonomorekin baino gehiagorekin harremanetan jartzeko informazioa jasotzen du, ekonomia-jarduerako 51 sektoretan multzokatuta.

Proiektua Zangozerriko Enplegu Taldearen baitan sortu da. Taldeak, Cederna Garalur Elkarteak koordinatuak eta lurraldeko toki-erakundeetako teknikarik eta arduradunek (udal, kontzeju eta mankomunitateetakoek), ekonomia-eragilek eta eremuko enpresek eta gizarte-eragilek (Zangozako Gurutze Gorria, kasurako) osatuak, eremuko tokiko enpresa-ehuna sustatu, lagundu eta finkatu beharra azaldu zuen.

Horri erantzunez, 2019ko azken hiruhilekoan gida hori eguneratzen lan egin da. Gidak bost helbururi erantzuten die: «eskualdeko enpresen datu-base eguneratu eta fidagarri bat edukitzea; tokiko enpresak sustatzea; enpresa-ehunaren arteko sinergiak erraztea; tokiko enpresak sustatzeari dagokionez, Agenda 21ean jasotako ekimen batzuekin bat etortzea, eta, jakina, Garapen Agentziak enpresei arreta emateko egiten duen lana hobetzen laguntzea«; halaxe azaldu du Gabriela Ordunak, Cederna Garalur Elkarteak Zangozerrian duen garapen-agenteak.

Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker landu ahal izan da gida. Horri esker, Maite Aldaz Remon praktiketako ikasleak eskualdeko Enplegurako eta Garapenerako Agentziarekin lan egin zuen informazioa bilatzeko eta biltzeko, analizatzeko, sistematizatzeko, datuak berrikusteko eta Mendialde Behereko toki-erakundeekin kontrastatzeko prozedura bat definitze aldera.

Emaitza, oraingoz, zonako 500 enpresaren baino gehiagoren kontaktu-datuak jasotzen dituen dokumentua da. Nolanahi ere, Gabrielak nabarmendu du dokumentua bizirik dagoela, eta enpresa orok egunera ditzakeela bere datuak edo katalogoan sartzea eska dezakeela, inprimaki hori beteta: https://forms.gle/H4sscifF5d9rgWjSA.

Argibide gehiagorako:

  • Gabriela Orduna Allegrini. Zangozerriko garapen-eragilea. : 639 90 44 01. Posta elektronikoa: sanguesa@cederna.es.

 

Por | 2020-04-21T10:59:59+00:00 abril 21st, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Argitara eman da Mendialde Behereko enpresen direktorioa.