Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean toki-garapenerako 17 proiektu martxan jartzea babesten du.

  • Onartutako proiektuek 647.181 €-ko dirulaguntza jasoko dute, Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE Landa Garapenerako Programaren laguntzarekin finantzaturik.

Apirilaren 6an, Cederna Garalur Elkartearen organo erabakitzaileak ‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPE landa-garapenerako programaren laugarren deialdira aurkeztutako proiektuetarako diru laguntzak ematea onartu zuen. Programa 2019an itxi zen.

Onartutako 17 programetatik, 8 tokiko enpresek edo ekintzaileek aurkeztutakoak dira, eta 9 ekimen publikoek (proiektu «ez ekoizpenekoak»). Guztira, proiektuek 647.181, 16 € jasoko dute, diruz lagun daitezkeen inbertsioen % 28,7.

Deialdi honetan, proiektu publikoak honetan zentratu dira: besteak beste, erabilera anitzeko aretoak edo espazioak gaitzea eta hornitzea; autokarabanentzako eta bizikletentzako zerbitzugune bat sortzea; natura-ondareari balioa ematea (Bakaikuko Erdi Aroko Bernoa galtzada, kasurako); Rocaforteren eta Zangozaren arteko bidezidorren sarea sortzea; eta Imotzen Nordic Walking zentro bat martxan jartzea.

Azaroaren 25ean, Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE Landa Garapenerako Programara proiektuak aurkezteko laugarren deialdia itxi zen. Deialdi horretara 30 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 3k atzera egin zuten eta beste 2 atzera bota ziren, deialdiaren baldintzak betetzen ez zituztelako. 25 proiektu baremazio- eta emakida-fasera igaro ziren, eta norgehiagoka bidez esleitu ziren. Eskatutako dirulaguntzak baremazioan lortutako puntuazioaren arabera eman dira, ekoizpeneko proiektuei lehentasuna emanda.

‘Cederna Garalur’ TGPE Nafarroako Gobernuaren eta EBren LGENF funtsen baterako finantziazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programako 19.2 neurriaren bitartez.

Argibide gehiagorako:

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria. : 669 70 45 06. Email: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 948 20 66 97. Email: imimentza@cederna.es.

Por | 2020-05-05T06:51:21+00:00 mayo 4th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdean toki-garapenerako 17 proiektu martxan jartzea babesten du.