Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Mendialdeko berehalako erronkei aurre egiteko prestatzen ari da.

  • Finantza-egoera normalizatuarekin, Cederna Garalur Elkartea proiektu estrategiko berriei heltzeko prestatzen ari da.

Cederna Garalur elkarteak uztailaren 22an Agoizko Kultur Etxean egindako Batzar Orokorrean Elkarteak azken urteetan lortutako finantza-egonkortasuna egiaztatu zuen; horrek, ondare-egoera positiboa izatea dakar. Cederna Garalur Elkartearen zuzendari kudeatzaile Ibon Mimentzaren hitzetan, «egoera horrek aukera emanen digu Nafarroako Mendialdeko premia estrategikoekin bat datozen proiektu propio handinahiagokoak martxan jartzeko».

Agoizko alkate Angel Martinek eman zion hasiera bilkurari. Elkarteari eskerrak eman zizkion Batzar Nagusia herrian egiteagatik, herriari berari eta Siemensen lan egiten duten langileei babesa adierazteko.

Ondoren, Cederna Garalur Elkartearen lehendakari Patxiku Irisarrik Batzar Nagusia aurkeztu zuen, eta Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Mendialdean oso errotuta dagoen erakundea dela, eta teknikarien eta elkartekideen arteko elkarlanak lurraldearen gizarte- eta ekonomia-garapena bultzatu duela nabarmendu zuen. Berehalako erronken artean, 2021-2027 Landa Garapenerako Programa berria nabarmendu zuen Patxiku Irisarrik, eta batez ere Interneterako konektagarritasuna, datozen urteetarako ardatz-giltzarri estrategiko gisa.

Bestalde, Ibon Mimentzak azaldu zuen Elkarteak Banda Zabaleko Lantalde bat sortu duela 2020an. Zuzendaritza Batzordeko kideek eta erakundeko langile teknikoek osatzen dute talde hori, eta honako helburu hauek ditu: toki-erakundeei gai horri buruzko informazioa eta aholkua ematea, eta operadoreekin eta Nafarroako Gobernuarekin solaskide izatea, Nafarroako Mendialdean banda zabala eta telekomunikazioak hedatzen laguntze aldera. Ildo horretan, azken hiruhilekoan lurraldean hainbat hitzaldi ematea aurreikusi da, toki-erakundeei bideratuta.

Ildo horretan, Banda Zabaleko Lantaldeari Nekazaritzako Elikagaien Lantalde berri bat gehitu zaio, baita landa-eremuen jasangarritasunerako lankidetza-proiektu bat Teder eta Nafarroako Erdialdea partzuergoekin (landa-ingurunean Alkatetzen Ituna ezartzeko), eta komunikazio-proiektu bat ere (Nafarroako Mendialdeari balioa emateko, bizitzeko eta lan egiteko, alegia bizi-proiektu bat egiteko lekua izan dadin).

Hori guztia, elkartea partaide den eskualde-proiektuak (Uraren Bailarak, Iratiko Natur Bidea, Zangozerriko Ondarearen Estrategia eta Mendialdea Elikadura, besteak beste) edo Pirinioetako Plana ezartzeko lankidetza ahaztu gabe, Pirinioetako Mahaiarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Nasuvinsarekin lankidetzan.

Argibide gehiago:

  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 948 20 66 97. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es.

 

Por | 2020-08-07T07:34:26+00:00 agosto 7th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartea Nafarroako Mendialdeko berehalako erronkei aurre egiteko prestatzen ari da.