Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientzian eta energia berriztagarrien sustapenean ezagutzak dituen pertsona bat kontratatu nahi du.

  • Pertsona horren egitekoak izanen dira toki-erakundeei eta herritarrei energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriei buruzko aholkularitza ematea, «Landa Jasangarritasuna» proiektuaren barnean.
  • Interesdunek beren CVa bidal dezakete info@cederna.es Horretarako epea urriaren 6an, 14:00etan amaituko da.

 

Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientziari eta energia berriztagarrien sustapenari buruzko ezagutzak dituen pertsona bat kontratatzeko hautaketa prozesua ireki du.

Hutsik dagoen lanpostu hori betetzeko gutxieneko baldintzak honako hauek dira: Energia Efizientziako eta Energia Berriztagarrietako Goi Mailako Graduko Lanbide Heziketa; euskalduna izatea, gutxienez B2 euskara-mailaduna; AUTOCADeko eta aurrekontuetarako softwareren inguruko ezagutzak izatea; elektrizitatearen eta gasaren energia-fakturak aztertzeko ezagutzak izatea; eta B1 gidabaimena eta auto propioa izatea.

Kontratatutako pertsona «Landa Jasangarritasuna» izeneko proiektuan sartuko da, eta energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak ezarriz, eta proiektua koordinatzeko bileretan parte hartuz, energia aurrezteko aholkuak eman dizkie toki-erakundeei eta herritarrei.

Lanpostuaren eginkizunak izanen dira, besteak beste: toki-erakundeei eta herritarrei aholkularitza teknikoa ematea energia-aurrezpenari eta -efizientziari buruz, kontsumoen analisia egitea, energia-hornidurak optimizatzea, eta energia-efizientziaren arloko neurrien eta gomendio orokorren zerrenda egitea.

Lanaldi osoko kontratua izanen da, 8 hilabeteko iraupenarekin.

Interesdunek CVak bidal ditzakete, titulazioen kopia konpultsatuekin batera, info@cederna.es helbidera. Mezuaren izenburua hauxe izanen da: “SOSTENIBILIDAD RURAL/ LANDA JASANGARRITASUNA”.

Epea 2020ko urriaren 6an, 14:00etan, bukatuko da.  Lanpostuari buruzko argibide osagarria jaitsi daiteke ondorengo estekan.

« Landa Jasangarritasuna » Nafarroako tokiko Ekintza Taldeen arteko lankidetza-proiektu bat da, eta honako hauek osatzen dute: Cederna Garalur Elkartea, Nafarroako Erdialdeko Partzuergoa eta TEDER Partzuergoak. Proiektu horren helburua da energia berriztagarrien erabilera eta energiaren aurrezpena sustatzea Nafarroako landa-eremuetako toki-entitateen eta herritarren artean, energia-efizientzia hobetuko duten neurriak ezarriz eta energia baliabide propioak erabiliz.

» Landa Jasangarritasuna » proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENFren finantziazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko Programaren 2014-2020 lankidetza-lerroaren bidez.

Por | 2020-09-23T08:23:43+00:00 septiembre 23rd, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak energia-efizientzian eta energia berriztagarrien sustapenean ezagutzak dituen pertsona bat kontratatu nahi du.