Itxaso Aleman Bertizarana, Malerreka eta Bortziriko Garapen agente bezala hasi da lanean

Dagoeneko hilabete batzuk pasatu dira Itxaso Aleman amaiurtarra Cederna Garalurren Bertizarana, Malerreka eta Bortziriko eskualdean tokiko garapenerako teknikari gisa lanean hasi denetik.  Bera nekazaritza ingeniari teknikoa da eta hainbat urtez lehen sektorean lana egin du.

Malerrekako Mankomunitateko eta Alkaiagako bulegoetatik burutuko du udalei, enpresei eta batez ere ekintzaileei bideratutako zerbitzua.

Cederna Garalurren xedea Nafarroako mendialdearen landa-eremuari eusteko ekonomia eta gizarte garapena sustatzea da, zerbitzu publikoak eta toki-azpiegiturak hobetuz, eta enpresa-ehundura finkatzeko proiektuak lagunduz.

Proiektuak garatu ahal izateko finantza-baliabideak bilatzen dira, esperientziak elkar-trukatzen dira, tokiko erakundeekin lankidetza egiten da eta enplegua sustatze aldera ekintzileei arreta pertsonalizatua ematen zaie (negozio ideia fintzen eta tramiteekin lagunduz, enpresa-planak eta bideragarritasun-azterketak eginez, formakuntza bidez, eta abar)

Harekin hitzordua hartzeko telefonoa 606431357 edo helbide elektronikoa bidasoa@cederna.es.

Por | 2020-09-22T12:45:47+00:00 septiembre 22nd, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Itxaso Aleman Bertizarana, Malerreka eta Bortziriko Garapen agente bezala hasi da lanean