50 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Cederna Garalur Elkarteak genero-indarkeriari eta emakumeen ahalduntzeari buruz antolatutako prestakuntzan

50 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Cederna Garalur Elkarteak azaroaren 3a, 5a eta 9a bitartean berdintasunari eta genero-indarkeriari buruzko online antolatutako prestakuntza-lantegian. Elkarteak hainbat saio jarri zituen interesdunen eskura zenbait egun eta ordutan, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, bertaratzea errazte aldera.

Zehazki, 52 lagunek parte hartu dute (45 emakume eta 7 gizon), Nafarroako Mendialdeko 32 erakunderen ordezkariak: 16 udal, 5 oinarrizko gizarte-zerbitzu eta osasun-zentro, 2 ikastetxe, turismo-bulego 1 eta 8 hiritar-elkarte.

Saioen moderatzailea Murgibe enpresa izan da. Bertaratutakoen parte-hartze aktiboa bultzatzen du, eztabaida sustatuko duten adibide praktikoak eta gertukoak azalduz.

Hitzaldiak (bi ordukoa) gaur gizarte garaikideetan oraindik ere errotuta dauden portaera sexistak eta mikromatxismoa agerian jarri ditu; izan ere, gizarte-harreman hurbilenetako desberdintasun-egoerekin batera, horiek dira genero-indarkeriaren zergatia. Saioaren bigarren zatian, genero-indarkeria motak, genero-indarkeriaren zikloa eta nola prebenitu daitekeen identifikatu dira.

Prestakuntza-ekintza hori emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuen deialdian txertatzen da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatutako «Kontziliaziorako Tokiko Itunak» programaren barruan diruz lagundua.

Informazio gehiago:

  • Raquel Aldaz. Cederna Garalur Elkarteko teknikaria. : 607678745. Posta elektronikoa: raldaz@cederna.es
Por | 2020-11-17T10:59:39+00:00 noviembre 17th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en 50 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Cederna Garalur Elkarteak genero-indarkeriari eta emakumeen ahalduntzeari buruz antolatutako prestakuntzan