Cederna Garalur Elkarteak banda zabalari buruzko doako gida eman du argitara, Nafarroako Mendialdeko erakunde publikoei eta herritarrei bideratuta

  • Gidak Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeen eten digitala gainditzen lagunduko duen tresna izan nahi du.
  • Dokumentuak banda zabalaren hedapenari eta ematen dituen zerbitzuei buruz Elkarteak jaso dituen kontsultak biltzen ditu.

Cederna Garalur Elkarteak banda zabalari buruzko gida eman du argitara, Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeei eta herritarrei bideratuta.

Gidak hamaika kapitulu ditu, bi zatitan banaturik:

  • Lehen kapituluak herritarrei, oro har, bideratuta daude, eta banda zabalari eta konektibitateari buruzko kontsulta ohikoenak laburbilduta eta modu didaktikoan azaltzen dituzte; besteak beste, banda zabaleko sare-motak, horien gaitasuna eta jasan ditzaketen zerbitzuak, baita edukiak Internet bidez banatzeko merkataritza-ereduak ere.
  • Bigarren zatia toki-erakundeei bideratuta dago. Horretan, telekomunikazio-sare baten kudeaketa-ereduak eta sareak hedatzeko eskualdeetako eta nazioko planak azaltzen dira.
  • Azken kapituluek banda zabaleko telekomunikazio-sareak hedatzeari buruz indarrean dagoen legeriaren alderdi garrantzitsuenak jasotzen dituzte.

Gida gaztelaniaz dago jada Elkartearen webgunean, eta aurki argitaratuko da euskaraz. Halaber, Elkarteak gida aurkezteko online lan-saioak antolatzeko asmoa du.

Banda zabaleko lantaldearen emaitzetako bat da dokumentu hau. Lantaldea Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak sustatu du. Lantaldea 2020. urtearen hasieran eratu zen, helburu bikoitzarekin:

  • Elkartera bildutako toki-erakundeek banda zabalari buruz egindako kontsultei erantzutea.
  • Nafarroako Mendialdean konektibitatea hobetzea sustatzea, tokiko entitateen eskariak Nafarroako Gobernura bideratzea, eta gure lurraldeetan abian jarritako esperientziak eta konponbideak partekatzea.

Cederna Garalur Elkartearen iritziz, dokumentu bizia da; ekarpen berriekin eta Telekomunikazioen Lege Orokor berriaren berrikuntzekin eguneratuko da (legearen aurreproiektua izapidetze-fasean dago).

Gidaren argitalpena eta Nafarroako Gobernuaren 2020-2024 aldirako banda zabaleko II. Panaren aurkezpena batera izan dira, eta Ibon Mimentza Elkarteko kudeatzaileak nabarmendu duenez, garai batean non «pandemiak eragindako egoerak erakutsi digun banda zabala funtsezko zerbitzua dela enpresentzat, administrazio publikoentzat eta, batez ere, gure bizilagunen ongizaterako, hezkuntzarako, familien arteko komunikaziorako edo aisialdirako«. Ildo horretan, gidak Nafarroako Mendialdean eten digitala ezabatzen lagunduko duen tresna izan nahi du.

Argibide gehiago:

  • Ibon Mimentza de Irala. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
  • Lorea Jamar. IKT Teknikaria.639900318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es.
Por | 2020-12-02T08:45:19+00:00 noviembre 13th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak banda zabalari buruzko doako gida eman du argitara, Nafarroako Mendialdeko erakunde publikoei eta herritarrei bideratuta