Club de Marketing eta Cederna Garalur Elkarteak teknologia berriei buruzko hiru ikastaro antolatzen ari dira Altsasun, Agoitzen eta Lesakan

  • Hitzaldiak (doakoak) azaroaren 5ean, 10ean eta 11n izanen dira Lesakan, Agoitzen eta Altsasun, hurrenez hurren.

Marketin Klubak, Cederna Garalur Elkartearekin lankidetzan, informazioaren analisiarekin zerikusia duten hiru informazio-lantegi programatu ditu.

Zehazki, azaroaren 5ean eta 10ean Marketin Klubak hitzaldi bana emanen du Lesakan eta Agoitzen, datuetan oinarritutako estrategia digitalen bidez negozio baten turismo-jarduera nola haz daitekeen erakusteko. Lesakan, saioa Cederna Garalur Elkarteak Alkaiaga industrialdean duen Zerbitzu Zentroan emanen da, 14:30etik 16:30era bitartean. Agoitzen lantegia Aurelio Leon Aretoan izanen da, arratsaldez, 9:15etik 11:15era.

Azkenik, azaroaren 11n Business Intelligence-ri buruzko saioa programatu da Altsasun (Power BI tresna baliatuko da). Kasu horretan, lantegiak 3 ordu iraunen du, eta IORTA kulturgunean emanen da.

Jardunaldi guztiak dohainik izanen dira, eta nagusiki Nafarroako enpresetako langileei daude bideratuta, baita Nafarroako enplegu-bulegoetan enplegu-eskatzaile gisa izena eman duten pertsonei ere.

Izen-emateak Club de Marketing-en web-orrialdetik kudeatuko dira, edo honako helbide horietatik:

  • Lesaka.  2020/11/5. 14:30-16:30. Cederna Garalur Elkartearen zerbitzu-zentroa
  • Agoitz. 2020/11/10 . 9:15-11:15  . Aurelio Leon aretoa.
  • Altsasu. 2020/11/11. 10:00-13:00. Iortia Kulturgunea.

Argibide gehiago:

Por | 2020-11-05T12:49:45+00:00 noviembre 5th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Club de Marketing eta Cederna Garalur Elkarteak teknologia berriei buruzko hiru ikastaro antolatzen ari dira Altsasun, Agoitzen eta Lesakan