Igantziko Udalak eta Uraren Bailrak-ek Bidasoako natura-bideak egokitu dituzte

  • Nafarroako Gobernuaren Tokiko Agenda 21en baterako finantzarekin, Uraren Bailarak Bidasoako Bide Berdearen zati baten hobekuntza-lanak egiten hasi da.

Urriaren 26tik azaroaren 13ra bitartean, Uraren Bailarak (Baztan-Bidasoako udalerrietako Turismo Elkartea), Igantziko Udalarekin lankidetzan, Bidasoako eskualdean egokitzapen-, seinaleztapen- eta segurtasuna hobetzeko lanei heldu die.

Alde batetik, Uraren Bailarak, Igantziko Udalaren laguntzarekin, Bidasoako Bide Berdea hobetzeaz arduratu da, Igantziko Berrizaun auzoaren eta Sunbillako Larrakaitz tunelaren arteko tartean. Tarte horretan arekak eta sakanguneak egin dira, euriteen ondorioz bideak ez higatzeko eta lokaztu ez daitezen. Lanak egiteko, bidea oinezkoei eta txirrindulariei itxi zaie azaroaren 8ra arte. Autoei dagokienez, murrizketek azaroaren 13era arte iraunen dute.

Gainera, Igantziko Udalak Igantziko hirigunearen eta San Juan Xar-en arteko bidearen seinaleztapena hobetu du, eta, halaber, haren segurtasuna hobetu du; lehendik zegoen zubi txiki bat egokitu du eta segurtasun-baranda bat paratu du, trazaduraren malda arriskutsua gainditzeko.

Bidasoako Bide Berdearen zatia egokitzeko lanen kostua 22.143-21 €-koa da (gutxi gorabehera), eta Nafarroako Gobernuak % 70ean kofinantzatu du Tokiko Agenda 21en bidez. Bestalde, Igantziko Udalak San Juan Xar-erako bidearen obrak finantzatu ditu, 9.371,61 €-ko kostuarekin.

Obra horiekin natura-bide horien irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira, eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasoa gaituko da. Horrela, Bidasoako udalek, Uraren Bailarak-en bidez, beren ingurune natural aberatsaren jasangarritasunaren aldeko konpromisoa sendotu dute, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta turismo-proiektu osasungarri bat sendotzeko.

 

Por | 2020-11-11T08:45:20+00:00 noviembre 11th, 2020|Albisteak|Comentarios desactivados en Igantziko Udalak eta Uraren Bailrak-ek Bidasoako natura-bideak egokitu dituzte