Banda Zabalari buruzko Gida Nafarroako Mendialdeko eragile publikoentzat eta pribatuentzat

Banda zabaleko lantaldearen emaitzetako bat da dokumentu hau. Lantaldea Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak sustatu du.

Gidak Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeen eten digitala gainditzen lagunduko duen tresna izan nahi du.

Gidak hamaika kapitulu ditu, bi zatitan banaturik:

  • Lehen kapituluak herritarrei, oro har, bideratuta daude, eta banda zabalari eta konektibitateari buruzko kontsulta ohikoenak laburbilduta eta modu didaktikoan azaltzen dituzte; besteak beste, banda zabaleko sare-motak, horien gaitasuna eta jasan ditzaketen zerbitzuak, baita edukiak Internet bidez banatzeko merkataritza-ereduak ere.
  • Bigarren zatia toki-erakundeei bideratuta dago. Horretan, telekomunikazio-sare baten kudeaketa-ereduak eta sareak hedatzeko eskualdeetako eta nazioko planak azaltzen dira. Azken kapituluek banda zabaleko telekomunikazio-sareak hedatzeari buruz indarrean dagoen legeriaren alderdi garrantzitsuenak jasotzen dituzte.

Cederna Garalur Elkartearen iritziz, dokumentu bizia da; ekarpen berriekin eta Telekomunikazioen Lege Orokor berriaren berrikuntzekin eguneratuko da (legearen aurreproiektua izapidetze-fasean dago).

Dokumentu hau Nafarroako Gobernuaren 2020-2024 aldirako Banda Zabalaren Planaren aurkezpenarekin batera eman da argitara

Jaitsi

Por | 2020-12-02T09:06:01+00:00 diciembre 2nd, 2020|Beste Argitalpen Batzuk|Comentarios desactivados en Banda Zabalari buruzko Gida Nafarroako Mendialdeko eragile publikoentzat eta pribatuentzat