Cederna Garalur Elkarteak Banda Zabalari buruzko Gida aurkeztu die toki-erakundeei

  • Hitzaldien ondoren, Elkarteak informazio-lanarekin jarraitzen du, gure herrietatik iristen diren kontsultak konponduz edo bideratuz.
  • Banda Zabalari buruzko Gida Nafarroako Gobernuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean prestatu da, Elkarteko banda zabaleko Lantaldearen ekimenez.

Cederna Garalur Elkarteak itxi egin du “Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeentzako eta herritarrentzako banda zabalari buruzko gida” aurkezteko saioen zikloa. Gida hori berriki landu du Elkarteak, Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko Banda Zabaleko lantaldearen ekimenez.

Gidaliburu hori bokazio didaktikoz idatzi da, eta bertan jasotzen diren 11 kapituluetan hizkera ulergarrian jaso dira belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzearekin lotura duten alderdi teknikoak, legezkoak eta administratiboak.

Gainera, gida argitara eman da COVID-19aren ondorioz izan diren aldaketa sozial eta ekonomikoek landa-eremuetan telekomunikazio-zerbitzuak hobetzeko premia agerian utzi duten urte honetan.

Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeetako 52 ordezkarik izena eman zuten aurkezpen-saioetarako; abenduaren 10, 15 eta 16an eman ziren online. Saio horietan parte hartzea errazteko, goiz eta arratsaldeko saioak antolatu ziren. Hitzaldietan, Lorea Jamar, Elkarteko teknologia berrien teknikariak, gidaren kapitulu nabarmenenak azaldu zituen: besteak beste, gaur egun erabiltzen diren banda zabaleko teknologien arteko desberdintasunak; sareen arkitekturaren deskribapena; telekomunikazio-sareen hedapena arautzen duten legeak; eta sareak hedatzeko dauden eskualdeetako zein nazioko laguntzak.

Era berean, hitzaldietan parte hartu zutenek sareak kudeatzeko eredu publikoak abian jarri izanaren inguruko esperientzia azaldu zuten; telekomunikazio-operadore publikoak sortuz edo Guifinet Fundazioaren laguntzarekin. Halaber, Nafarroan zerbitzua ematen duten enpresen inguruan interesa agertu zuten, estaldurarik gabeko eremuen zerrenda eskatu zuten (Ministerioak urtero lantzen duena), baita banda zabaleko sareak hedatzeko PEBAG laguntzen ebazpena ere, eta hedapen-epeei edo laguntza berriei buruzko galdera zehatzagoak ere egin zituzten.

Saio horiekin, Cederna Garalur Elkarteak Banda Zabaleko Lantaldearen helburuei erantzuten die: hau da, Nafarroako Mendialdean eten digitala gainditzen laguntzea, informazio-ekintzen bidez, zalantzak argituz eta esperientzia arrakastatsuak ezagutzea eta trukatzea sustatuz.

Hitzaldien ondoren, Elkarteak informazio-lanarekin jarraitzen du, gure herrietatik iristen diren kontsultak konponduz edo bideratuz.

Banda Zabalari buruzko Gida Cederna Garalur Elkartearen webgunean dago eskuragarri, eta eguneratu eginen da lege-berrikuntzekin eta laguntza berriekin.

Informazio gehiago:

  • Ibon Mimentza de Irala. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
  • Lorea Jamar. Cederna Garalur Elkarteko IKTBetako teknikaria. : 639 900 318. Posta elektronikoa: ljamar@cederna.es
Por | 2021-01-20T09:37:26+00:00 enero 11th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Banda Zabalari buruzko Gida aurkeztu die toki-erakundeei