Nafarroako Mendialdeko ekintzailetzak eutsi egiten dio COVID-19aren aurrean.

  • Cederna Garalur Elkartea babesa eman die Nafarroako Mendialdeko 192 ekintzaileri eta 79 enpresa sortzen lagundu du 2020. honetan

Cederna Garalur elkarteak Nafarroako Mendialdean 77 enpresa sortzen lagundu du 2020an, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak InnovaSocial programaren bidez kofinantzatzen duen Nafarroa Ekintzailea Sareko bazkide gisa ematen dituen ekintzailetza laguntzeko zerbitzuaren barruan.

Urtean zehar Cederna Garalur Elkarteak 192 ekintzaileri eman die aholkua eta lagun egin die: 100 emakume eta 92 gizon.

Horrez gain, Elkarteak 79 enpresa sortzen lagundu du; horren ondorioz, 90 pertsonek alta eman dute urtean zehar langile autonomo gisa.

Negozio sortu berrien izaera juridikoari dagokionez, 74 banakako enpresaburu eta sozietate irregular gisa eratu dira, eta 5 merkataritza-sozietate gisa.

COVID-19aren pandemiaren ondorioz sortutako ziurgabetasuna dela-eta, ekintzailetzarako bereziki urte zaila izan den arren, arreta jaso duten pertsonen eta sortutako enpresen zenbakiak aurreko urteetakoen oso antzekoak izan dira, eta horrek agerian uzten du Cederna Garalur Elkartearen konpromisoa Nafarroako Mendialdeko ekintzaileekin beren negozio-ideiak aurrera ateratzeko.

Ekintzailetza babesteko beste zerbitzu batzuk

Bestalde, urtean zehar, bi urte baino gutxiago dituzten 88 enpresari laguntza eta aholkularitza eman dizkie, eta bi urte baino gehiago dituzten 89 enpresari. Pandemiak sektore asko kaltetu ditu, eta, ondorioz, nabarmen handitu dira eratuta dauden enpresen aldetik egindako aholkularitza- eta laguntza-eskakizunak, laguntzak izapidetzeko eta indarraldian dauden arauetara egokitzeko, jarduerak dibertsifikatze aldera.

Horiez gain, 2 ekintzailetza-mahai antolatu eta burutu dira; hiru lantegi, “Autoenplegua, enplegurako aukera bat” izenburupean; “Ekintzailetza-esperientziak lehen pertsonan” izeneko 5 lantegi; “The Case” lantegi bat, Nafarroako Mendialdeko lanbide-heziketako institutuetan. Halaber, ekintzailetzarekin lotura duten eta beste erakunde batzuek sustatutako hainbat ekitaldi hedatzen eta dinamizatzen lagundu da; besteak beste, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Nafarroako Mendialdeko toki-erakundeek sustatutakoak.

Informazio gehiago:

  • Oskia Lazkoz. Técnica de empresas de Cederna Garalur. Telefonoa: 619328264. Posta Elektronika: sakana.admon@cederna.es

Por | 2021-01-20T09:35:43+00:00 enero 20th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Mendialdeko ekintzailetzak eutsi egiten dio COVID-19aren aurrean.