Cederna Garalur Elkarteak bere geroa planifikatu du eta toki-garapeneko bost proiektu berri lehenetsi ditu.

  • Elkarteak diseinatutako eta Zuzendaritza Batzordeari irekitako prozesu parte-hartzaile berritzaile bati esker, Cederna Garalur Elkarteak 2021ean eta 2022an gauzatu beharreko bost ekimen eta proiektu identifikatu ditu.

 Urtarrilaren 27an amaitu zen Agoitzen Cederna Garalur Elkarteak Zuzendaritza Batzordeko kideekin antolatu zuen prozesu parte-hartzailea, Elkarteak datozen 2 urteetan garatuko dituen ekimenak identifikatze aldera.

Prozesu hau Nafarroako Mendialdeko toki-garapeneko erakunde honetan lan-ildoak lehenesteko premiaren ondorioz sortu zen, eta lan-ildo horietan erakundearen giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak zentratuz. Horretarako, Elkarteak parte hartzeko sistema berri bat diseinatu du, eta Zuzendaritza Batzordearen ekarpenekin aberastu da. Zuzendaritza Batzordea Nafarroako Mendialdeko 17 erakunde publikok eta beste 17 pribatu sektorialek osatzen dute. Elkarteko zuzendaritzaren iritziz, “Batzordeko kideen profilak, ezagutzak eta interesak ez dira oztopo izan proposamenak aberasteko; asmo handiagokoak bihurtu dira eta lurraldearekiko lankidetza-itun berriak identifikatu dira”.

Prozesu hori duela hilabete batzuk hasi zen, Elkarteak bederatzi proposamenetan identifikatutako lan-ildoak antolatu zituenean. Gerora, Zuzendaritza Batzordeak oso parte-hartze aktiboa izan zuen Agoizko Kultur Etxean proiektuak kontrastatzeko urtarrilaren 13an eta 27an egin ziren bi saioetan. Lehenengo saioan talde teknikoak egindako hasierako bederatzi proposamenak landu ziren; hobekuntzak gehitu zitzaizkien eta lau proiektu berri identifikatu ziren. Hilaren 27ko saioan, bost proiektu lehenetsi eta hautatu ziren, Cederna Garalur Elkarteak 2021ean eta 2020an abian jarriko dituenak.

Proiektu horiek honako hauek dira: tokiko merkataritzako “Top topa” online plataformaren berri ematea, eta plataformako saltoki kideentzat teknologia berrien inguruko prestakuntza-programa bat; tokiko nekazaritza-elikagaien sistemak sustatzeko elikadura-estrategiaren inguruko plan bat; negozioen belaunaldi-ordezkapena bultzatzeko proiektu bat; energia-komunitateei buruzko sentsibilizazio-programa bat; eta ontziak ez diren plastikoak gaika biltzeko zerbitzu bat sortzea.  

Prozesu hori Cederna Garalur Elkartearen lan-filosofiaren isla da, behetik gorako estrategiak garatuz; alegia, lurraldearen premietatik eta lurraldeko eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin tokiko aliantzak bilatzetik abiatuta, Nafarroako Mendi osoari mesede egingo dioten irtenbideak bilatze aldera.

Argibide gehiagorako:

  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
Por | 2021-02-12T12:12:43+00:00 febrero 9th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak bere geroa planifikatu du eta toki-garapeneko bost proiektu berri lehenetsi ditu.