Cederna Garalur Elkarteak tokiko erakundeek kudeatutako jardueren online poltsa bat sustatu du

  • Poltsa Nafarroa Ekintzailea atariaren bidez zabalduko da, eta Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak kudeatzen du, CEINekin lankidetzan.

 Nafarroako Gobernuko Lan Zerbitzuak, CEINekin batera, Cederna Garalur Elkarteak proposatuta, atal berri bat jarri du abian Navarra Emprende atarian, Negozio eta Jarduera Publikoen Burtsa.

Poltsa horretatik, toki-erakundeek titulartasun publikoko eta/edo udal-titulartasuneko negozio- eta jarduera-eskaintza guztiak argitaratu ahal izanen dituzte, baldin eta horiek eramateko edo kudeatzeko langile autonomoak behar badituzte; besteak beste, aterpetxeak, ostatuak, igerilekuak eta naturaguneak. Eskaintzak “NavarraEmprende” enplegu-atariaren bidez zabalduko dira, helbide honetan: https://www.navarraemprende.com/servicios/bolsa-de-negocios-y-actividades-publicas/

Duela hilabete batzuk, Cederna Garalur Elkarteak zerbitzu hori irekitzea proposatu zion Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Mendialdeko zenbait zonaldetan jabetza publikoko negozioak eta jarduerak kudeatzeko ekintzaileak aurkitzeko gero eta zailtasun handiagoak daudela ikusita.

Urtarrilaren amaieran, Cederna Garalur Elkarteak gutun bat bidali zien udalerri elkartekideei; horretan doako lankidetza eskaintzen zien, poltsa horretan beren jarduera publikoak kudeatzeko iragarkiak argitara zitzaten.

Argibide gehiagorako:

  • Oskia Lazkoz. Cederna Garalur Elkarteko enpresa-teknikaria. : 619032082064. Posta elektronikoa: sakana.admon@cederna.es
Por | 2021-02-08T13:51:05+00:00 febrero 8th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak tokiko erakundeek kudeatutako jardueren online poltsa bat sustatu du