“Jakiak ehuntzen” lantaldeen lehen deialdia

Heldu den maiatzaren 13an Cederna Garalur Elkarteak “Jakiak ehuntzen” proiektuko lantaldeen lehen bilerak deitu ditu. Horietan esku hartzea doakoa izanen da, aldez aurretik izena emanda, helbide honetan: raldaz@cederna.es.

Lehen lantaldea, pertsona eta enpresa ekoizleek osatua, 17:00etan izanen du hitzordua Urrotz Hirian, Zangozako Merinaldeko ekoizleen hainbat merkatu abian jartzeko helburuarekin.

Bestalde, ostalaritzako eta elikagaien merkataritzako enpresei Irunberrin, 15:00etan, egin zaie dei, Zangozako Merinaldeko tokiko produktuak eskaintzen dituzten saltoki txikiak eta ostalaritza bereizteko ekintzak abian jartzeko.

Azkenik, bilera irekia antolatu da Zangozako Merindadeko herritar, enpresa eta entitateentzat Izizen, 17: 00etan, lurralde horretako nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako lanbideek duten gizarte-balioari buruz hausnartzeko.

“Jakiak ehuntzen” proiektuaren helburua da Zangozako Merinaldean tokiko eta sasoiko produktuak banatzeko sare-multzo bat egituratzea, bertako nekazaritzako elikagaien ekoizpen- eta kontsumo-ekosistema osoa integratuz, ekoizpenetik merkaturatzera eta kontsumitzera, eraldaketatik eta banaketatik igaroz.

“Jakiak ehuntzen” proiektua Cederna Garalur Elkarteak, ‘Daniel y Nina Carasso’ Fundazioak eta Espartza Zaraitzuko Udalak finantzatzen dute.

Argibide gehiagorako:

  • Raquel Aldaz. raldaz@cederna.es
Por | 2021-05-12T12:56:40+00:00 mayo 12th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en “Jakiak ehuntzen” lantaldeen lehen deialdia