Partekatu energia aurrezteko dituzun trikimailuak, eta irabazi sari zoragarriak.

  • Interesdunek mezu bat bidali beharko dute energia aurrezteko trikimailuak azaltzeko, posta elektronikoz edo elkartearen facebookaren bidez.
  • Lehiaketa uztailaren 15era arte egonen da zabalik, eta parte-hartzaileen artean eguzki-kargagailu bat zozkatuko da.

 Cederna Garalur Elkarteak, TEDER Elkarteak eta Erdialdea Garatzeko Partzuergoak “Eta zuk, zer egiten duzu energia aurrezteko?” lehiaketa antolatu dute. Helburua da herritarrak dirua aurrezteko eta energia-efizientzia hobetzeko neurriak hartzeari buruz sentsibilizatzea.

Interesdunek parte hartu ahal izanen dute Cederna Garalur Elkartearen Facebooken bidez edo infoenergia@cederna.es helbidera mezu elektroniko bat idatzita. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute energia aurrezteko erabiltzen dituzten trikimailuak azaltzeko. Bidalitako proposamenek #IraunkortasunaCG   traolarekin hasi beharko dute. Lehiaketa zabalik egonen da heldu den uztailaren 15era arte.

Cederna Garalur Elkarteak eguzki-kargagailu bat zozketatuko du parte-hartzaile guztien artean.

Jarduera hori “Landa-iraunkortasuna” izeneko lankidetza-proiektuaren barnean txertatzen da. Proiektu horretan, TEDER Elkarteak, Erdialdea Garatzeko Partzuergoak eta Cederna Garalur Elkarteak parte hartzen dute. Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak Landa Garapenerako Programaren bidez finantzatuta, “Landa-iraunkortasuna” proiektuaren helburua Nafarroako Mendialdeko tokiko erakundeak eta herritarrak energia aurrezteko neurriak ezartzearen inguruan sentsibilizatzea da, energia-efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.

 Esku hartzeko: hasi testua #IraunkortasunaCG   traolarekin eta idatzi hona:

Argibide gehiagorako:

Por | 2021-05-14T08:20:05+00:00 mayo 14th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Partekatu energia aurrezteko dituzun trikimailuak, eta irabazi sari zoragarriak.