Cederna Garalur elkarteak bi garapen agente kontratatu nahi ditu Baztanen eta Erro-Aezkoa-Esteribar eskualdeetan lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak bi tokiko garapen bat kontratatu nahi ditu aldi batez Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eta Erro-Aezkoa-Esteribar eskualdeetan lan egiteko.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen gutxieneko B2 mailarekin (edo titulu baliokidearekin); B1 gidabaimena eta kotxea;  Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Udalei diru laguntzen eta proiektuen kudeaketan laguntza eta asesoramendua eman, ekintzaile txiki pribatuei lagundu eta dinamizazio ekimenetan laguntzea izango dira betebeharrak.

Kurrikulumak, lan-bizitzaren zertifikatuarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Garapen agentea” izanen delarik.  2021eko abuztuaren 9an 14:00etan amaitzen da aurkeztako azken eguna.

Por | 2021-07-30T08:23:31+00:00 julio 30th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak bi garapen agente kontratatu nahi ditu Baztanen eta Erro-Aezkoa-Esteribar eskualdeetan lan egiteko.