Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldiko LGPko landa-garapenerako proiektuetarako laguntzen azken deialdia ireki du; 1,4 M €-tik gora.

Iturria: https://www.visitgallipienzo.com

  • 2021eko lehen deialdia da, eta azaroaren 15ean ixtea aurreikusten da.
  • Laguntza horiek Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dituzte batera.

Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko 2014-2020 aldiko LGPko toki-garapenerako proiektuen bosgarren eta azken deialdia ireki du, Nafarroako Aldizkari Ofizialak laguntzen oinarri arautzaileak argitaratu ondoren. 1.404.358,44 euroko aurrekontua du, eta 2021eko lehen deialdia da. Azaroaren 15era arte egonen da zabalik.

Deialdi honek Nafarroako Mendialdearen gizarte- eta ekonomia-garapenean lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditu, zerbitzu publikoak eta enpresak sortuz eta sendotuz.

Aurkeztutako proiektuek % 30era arteko finantzaketa-muga dute ekoizpeneko proiektuentzat, eta % 70ekoa ekoizpenekoak ez diren gizarte-izaerako proiektuentzat. Bi kasu horietan, laguntzen muga 50.000 € izanen da.

Aurkeztuko diren ekimenek honako ardatz estrategikoekin bat etorri beharko dute: herritarrak tokian-tokian mantendu eta finkatu; lehen sektorea eta basogintza; natura-baliabideen ustiapen jasangarria; zerbitzuak garatu eta ondareari balioa eman; eta enpresak finkatzen eta enplegua sortzen lagundu.

Deialdiari buruzko informazioa, eta laguntza-eskaerarekin batera aurkeztu beharreko nahitaezko dokumentazio eta eredua Cederna Garalur Elkartearen web-orrialdean daude eskuragarri: www.cederna.eu helbidean.

Proiektuen deialdi hau 2014-2020 EDLP-Cederna Garalur Tokiko Garapen Rarte-hartzailerako Estrategiaren (TGPE) barnean kokatzen da. Estrategia hori Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak batera finantzatzen dute, LGENF Landa Garapenerako Funtsen bidez. 2016az geroztik, programa horrek 4,8 milioi euro inbertitu ditu toki-garapeneko 100 proiektu publiko eta pribatutan baino gehiagotan.

Argibide gehiagorako:  

Por | 2021-09-16T07:32:03+00:00 septiembre 15th, 2021|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 2014-2020 aldiko LGPko landa-garapenerako proiektuetarako laguntzen azken deialdia ireki du; 1,4 M €-tik gora.