Cederna Garalur Elkarteak «Etxean, etxekoa» kanpaina abiarazi du lehen sektoreak Nafarroako Mendialdean egiten duen lanari balioa emateko.

  • Komunikazio kanpaina hau “Lehen Sektorearen Balorizazioa” izeneko proiektuaren parte da, eta 2014-2020 LGPren finantzazioa jasotzen du.
  • Proiektuak, tokiko produktuen erosketa bultzatzeaz gain, lehen sektoreko langileak ahaldundu nahi ditu prestakuntza espezifikoak eskainiz.

COVID-19 pandemiak eragindako garai zailetan agerian geratu da lehen sektoreak eguneroko bizitzan duen garrantzia, elikagai osasungarri, nutritibo eta aberatsez hornitzen baikaituzte etengabe. Hala ere, batzuetan, gure errutinarako hain beharrezkoa den lehen sektoreko lana ez da behar bezala aitortzen.

Horregatik, Cederna Garalur Elkarteak «Etxean, etxekoa» kanpaina jarri du martxan, Nafarroako Mendialdean lehen sektorean diharduten langileei gizartearen aurrean balioa emateko.

Kanpainak tokian tokiko produktuak erostea kontsumo mota logiko eta naturalena dela defendatzen du, gure erkidegoan inbertitzeko eta lehen sektoreko lerro ezberdinek egiten duten lan bikaina eskertzeko aukera ematen digulako.

Horregatik, etiketa bat diseinatu da tokiko establezimenduetan Nafarroako Mendialdeko eskualdeetatik datozen produktuak identifikatzen laguntzeko, eta horien kontsumoa sustatzeko. Elkarteak kanpainaren berri emateko zabalkunde handia egingo du prentsan, irratian, sare sozialetan eta kartelen bitartez.

Hori izango da «Lehen Sektorearen Balorizazioa» proiektuaren barruan aurreikusitako ekintzetako bat. Ekimenaren helburua izanik lehen sektoreak landa-inguruneetan enplegua sortzeko, gure herrietan merkataritza sustatzeko eta elikadura aberats, osasuntsu eta arduratsu baten alde egiten duen lana aitortzea.

Herritarrak kontzientziatzeaz gain, proiektuak lehen sektorean lan egiten duten pertsonak eta taldeak kontzientziatu nahi ditu. Horretarako, Cederna Garalurrek hainbat saio antolatu ditu, parte-hartzaileek beren produktuei eta jarduerei buruz gogoeta egiteko, beren lanak gure ingurunean, landa- zein hiri-ingurunean, duen balioa eta eragina aldarrikatzeko estrategiak garatuz.

“Lehen Sektorearen Balorizazioa” izeneko proiektuak Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren LGENF funtsen finantziazioa jasotzen du, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren (LGP) bidez.

Informazio gehiago:

Por | 2022-01-21T12:35:02+00:00 enero 21st, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak «Etxean, etxekoa» kanpaina abiarazi du lehen sektoreak Nafarroako Mendialdean egiten duen lanari balioa emateko.