Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Aurrepirinio eta Zangozaldeko Sektore turistikoa dinamizatu eta promozionatzeko.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Turismo arloan formakuntza, dela Lanbide Heziketa-Goi zikloan, diplomaturan, graduan edo graduondokoa.
  • B1 gida-baimena.
  • Kotxea edukitzea.

Horiez gain, positiboki baloratuko dira komunikazio, kudeaketa, sare sozial edo turismoarekin loturiko gainontzeko formakuntza, beti ere formakuntza orduak dokumentazioaz frogatu ahal baldin badira.  Euskara, frantses eta ingeles hizkuntzatan B2 titulua edukitzeak ere puntuak emango ditu.

Lanpostuari buruzko argibide osagarria eta kontratazio-prozesuan baloratuko dena jaitsi daiteke ondorengo estekan:

Lanpostuaren profila deskargatzea.

CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «CV TURISMO DINAMIZATZAILEA» izanen da.

Epea 2022eko martxoaren 7an, 14:00etan, bukatuko da.

Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.

 

 

Por | 2022-02-23T11:20:48+00:00 febrero 23rd, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du Aurrepirinio eta Zangozaldeko Sektore turistikoa dinamizatu eta promozionatzeko.