Entzunarazi zure ahotsa, parte hartu “Hablemos de Europa/Mintza gaitezen Europaz” eztabaidetan

  • Nafarroako Gobernuko Europe Direct Bulegoak antolatu ditu. Herritarrei bideratutako bi jardunaldi antolatu dira Altsasun eta Auritzen, martxoaren 26an eta apirilaren 1ean.
  • Halaber, Berako Toki Ona BHIko ikasleekin eztabaida egingo da, martxoaren 23an.

Energia-krisia, COVID-19aren pandemia, ekonomia-krisia, Ukrainako gerra, migrazioak… Europar Batasuneko herritar guztioi berdin eragiten diguten gaiak dira. Egoera horiei arreta ematen diegun emakumeak eta gizonak; egoera horiez kezkatzen, konponbideak eskatu eta proposatu ere egiten ditugu.

Nafarroako Gobernuaren Europe Direct bulegoak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin eta udalekin eta garapen-agentziekin lankidetzan, zuzenean entzun nahi ditu gure aldarrikapenak, gure ikuspuntuak eta gure proposamenak. Horregatik, “Hablemos de Europa/Mintza Gaitezen Europaz” izenburupean, eztabaida-saio batzuk bat antolatu du Nafarroako sei herritan, EBren hurrengo gizarte-politikak finkatzeko funtsezko gaien inguruan: migrazioa, gazteria, enplegua, despopulazioa eta abar.

Nafarroako Mendiaaldeari dagokionez, bi jardunaldi antolatu dira; Altsasun, martxoaren 26an, 12:00etan, eta Auritzen, apirilaren 1ean, 18:00etan. Bietan, eztabaidagaia “Enplegua, ekintzailetza eta despopulazioaren aurkako borroka” izanen dira. Saioak irekita daude hausnarketak edo proposamenak egin nahi dituzten herritar guztientzat. Interesaturik daudenak ondorengo helbidean eman dezakete izena linean:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScuNPlCoccNZAzCEQA3bRtKl9Hh2oq7Bb8ReNKxpy1Q2Musyg/viewform

Horrekin batera, Europe Direct Bulegoak hainbat topaketa antolatu ditu ikastetxeetako gazteekin. Horietako bat Berako Toki Ona BHI ikastetxean, martxoaren 23an; Batxilergoko ikasleekin solasaldi-eztabaida bat antolatu da immigrazioaz hitz solasteko.

“Hablemos de Europa/Mintza Gaitezen Europaz” “Europako etorkizunari buruzko biltzarraren” barnean txertatzen da; horren asmoa da Europako Batzordeak epe ertain eta luzera proposatuko dituen EBko garapen-ildo estrategikoen berri ematea Europako herritarrei, ekarpenak eta proposamenak bilduz.

Argibide gehiagorako:  

  • Isabel Macías. Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zerbitzua. : 689 014 045. Posta elektronikoa: imaciasg@navarra.es.
Por | 2022-03-28T08:58:16+00:00 marzo 22nd, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Entzunarazi zure ahotsa, parte hartu “Hablemos de Europa/Mintza gaitezen Europaz” eztabaidetan