Errebalorizazioa, lehen sektoreko langileak bultzatzeko metodo gisa.

Batzuetan ahaztu egiten gara gure eguneroko errutinaren parte diren gauza sinpleek duten balioaz, eta, besteak beste, ziurtzat jotzen dugu elikadura eskuragarri eta askotariko bat izateko aukera, haren jatorria, nutrizio-balioa, ingurunean duen eragina edo haren ekoizpenak dakarren ahalegina eta kostua zalantzan jarri gabe.

Azken urteetan gogorarazi digute lanbide asko ezinbestekoak direla gure bizi-mailari eutsi ahal izateko, lehen sektorekoak esaterako. Profesional horiei esker jaten dugu egunero; eta, hala ere, gizarteak ez du balioan jartzen pertsona horien dedikazio eta egiten duten ahalegina guk elikagai aberats eta osasungarriak izan ditzagun.

Cederna Garalur Elkarteak, lehen sektoreari laguntzeko eta balioa emateko helburuarekin, Nafarroako Gobernuak eta Europako LGENF funtsek finantzatutako proiektu bat abiarazi du 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren barruan.

Proiektuak bi ekintza-ildo nagusi ditu. Batetik, tokiko produktuen erosketa bultzatzeko komunikazio-kanpaina bat antolatzea. Eta bestetik, lehen sektoreko langileei zuzendutako ahalduntze-aholkularitza eskaintzea, beren produktuen balioa eta landa-ingurunean duten eragina eraginkortasunez komunikatzen ikas dezaten.

Bertakoa sustapenerako giltzarri

 Zer egin genezake hainbeste ematen digun sektoreari gure babesa adierazteko?

Gure herrietan tokiko produktuak kontsumitzen has gaitezke. Horretarako, Cederna Garalurrek identifikazio-marka esanguratsu bat sortu du, «Etxean etxekoa/En casa lo de casa» lelopean tokiko produktuak denda eta tabernetan bilatzera eta erostera gonbidatzen gaituena. Gure etxearen parte izaten jarrai dezaten. Etxean etxekoa izaten jarrai dezagun.

Ahalduntze-aholkularitza
Lehen sektorean lan egiten dutenei zuzendutako doako aholkularitza-saioak eskainiko dira, komunikazio-estrategia bat garatzeko asmoz. Komunikazio-estrategia horren bitartez, produktuen balioa ez ezik, lehen sektoreko lanaren garrantzia ere helarazi nahi zaio gizarteari, lan duina, profesionalizatua eta gure herrietako bizitzaren dinamizatzailea baita.

Por | 2022-03-15T07:42:44+00:00 marzo 15th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Errebalorizazioa, lehen sektoreko langileak bultzatzeko metodo gisa.