Mendialdea eskualdeko 11 udalerrik bat egin dute Aktibazio Sozioekonomirako Plan bateratua bultzatzeko

  • Arano, Areso, Araitz, Atetz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Lekunberri eta Leitzako Udalek, lurraldeko funtsezko eragileekin batera, Talde Eragile bat osatu dute, lurraldearen egoera sozioekonomikoa hobetuko duen ibilbide-orri partekatu bat diseinatzeko.
  • Martxoak 21 astelehenean, Talde Eragilearen lehen bilkura egin da, eta bilera horretan 2022 urte osoan zehar garatuko den proiektua egiteko prozesua ezarri da.
  • Cederna Garalur tokiko ekintza taldeak bultzatutako proiektuaren helburua, herritarrak eta lurraldeko funtsezko eragileak inplikatzea da, lurraldearen garapen sozioekonomikoan eskualdeko lankidetza indartzeko.

Udalek, Plazaola Partzuergoa eta Cederna Garalurrekin batera talde eragile bat eratu dute gaur Mendialdea Eskualdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Plan bat bultzatzeko.

Prozesua Cederna Garalurrek bultzatu du, eta, Ibon Mimentza gerentearen hitzetan, “landaingurunearen etorkizunak toki-erakundeen eta lurraldeko funtsezko eragileen arteko lankidetza-gaitasuna indartzea eskatzen du. Plan honek, hain zuzen ere, Mendialdea eskualdea maila sozioekonomikoan bultzatzeko lankidetza indartu nahi du, eskualdea osatzen duten toki-erakundeen errealitate-aniztasuna kontutan hartuta”.

Proiektuan zehar, S4 Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiak Foru Erkidegorako estrategikotzat jotzen dituen sektore ekonomikoak aztertuko dira (Mugikortasun Elektriko eta Konektatua, Elikadura Osasungarri eta Jasangarria, Energia Berdearen Industria, Medikuntza Pertsonalizatua, Turismo Jasangarria eta Ikus-entzunezko Industria), eta horiei Merkataritza eta Ostalaritza gehituko zaizkie, Eskualdeko ekonomiaren ikuspegi integrala lortzeko.

Ondoren, proiektuaren talde eragileak garapen-potentzial handiena duten bost sektoreak aukeratuko ditu, horietako bakoitzerako ekintza-plan espezifiko bat diseinatzeko, epe labur eta ertainean bultzatzeko intentzioarekin.

Elaborazio-prozesu osoan laguntzeko ARETÉ ACTIVA aholkularitza-enpresaren laguntza teknikoa izango da.

Talde Eragilearen Lehen Bilera

Martxoaren 21ean egin da Talde Eragilearen lehen bilera, eta bertan bildu dira alkatetzak, Plazaolako partzuergoa eta Cederna Garalur. Saioan, prozesuaren gobernantza, proiektuan eman beharreko urratsak eta horiei lotutako kronograma ezarri dira. Era berean, partaidetzaprozesu bat diseinatu da, talde honetatik sortuko den plana lurraldearen errealitateari lotuta egongo dela bermatzeko.

Parte-hartze prozesua

Plana egiteko prozesuak 2022ko azaroa arte iraungo du eta egingo diren ekintzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: identifikatutako sektore estrategiko bakoitzeko funtsezko eragileei elkarrizketak egitea, eztabaida-taldeak dinamizatzea eskualdeko funtsezko eragileekin, eta herritar guztiak inplikatuko dituen foro parte-hartzailea egitea.

Ainhoa Oribe Mendialdeko Cederna Garalur garapeneko teknikariak azpimarratu du oso garrantzitsua dela “gardentasuna eta parte-hartzea bermatzea prozesu osoan zehar. Horretarako, laster, atal espezifiko bat argitaratuko dugu Cederna Garalurreko webgunean, prozesuaren berrikuntza guztiak erakusteko. Herritar guztiak plan honen elaborazioan parte hartzera animatzen ditugu, gure sare sozialen bidez iragartzen diren ekintzen bidez, web orrian argitaratuko dugun formularioari erantzunez edo proiekturako gaitutako mendialdeaplana@cederna.es helbide elektronikora idatziz.

 

Informazio gehiago jasotzeko: mendialdeaplana@cederna.es

Por | 2023-02-21T10:06:40+00:00 marzo 22nd, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Mendialdea eskualdeko 11 udalerrik bat egin dute Aktibazio Sozioekonomirako Plan bateratua bultzatzeko