Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko.

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko.  Lan-utzialdiari dagozkion hilabeteak pasa eta gero aukera egon ahal da Cederna Garalurren lan egiten jarraitzeko.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa;

  • Euskalduna izatea.
  • Egiaztatu daitekeen C1 mailarekin (edo titulu baliokidearekin).
  • B1 gidabaimena eta kotxea.

Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako poriektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

Kurrikulumak, hizkuntza tituluekin batear eta lan-bizitzaren zertifikatuarekin batera info@cederna.es helbidera bidaliko dira, mezuaren gaia “Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi garapen agentea” izanen delarik.  2022ko maiatzaren 13an 14:00etan amaitzen da aurkezteko azken eguna.

Argibide gehiagorako: 948 20 66 97 telefono zenbakia.

 

Por | 2022-04-29T12:01:33+00:00 abril 29th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko.