“Bidasoa Elikadura”, Bidasoa eskualdeak tokiko nekazaritzako elikagai- sektorearen aldeko apustua egin du, Cederna Garalur Elkartearen babesarekin.

  • Ekimena plan estrategiko batean jaso da, lehen sektorea garatzea eta tokiko produktuaren kontsumoa sustatzea helburu hartuta.
  • Planari 16 udal atxiki zaizkio: Arantza, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Urrotz, Sunbilla eta Zubieta

Malerrekako, Bertizaranako eta Bortzirietako udalak nekazaritzako elikagai-sektorea eta bertako produktuen kontsumoa bultzatuko duen plan estrategikoa abian jartzeko eskualde-mailako ekimenaren xehetasunak zehazten ari dira.

Plan estrategiko hori 2020an hasitako prozesu baten emaitza da. Malerrekako Mankomunitateak nekazaritzako elikagai-sektoreari buruzko lehen diagnostikoa egin zuen, eta horretan elikadura-kateko eragile guztiek parte hartu zuten: toki-erakundeek, ekoizpen- eta lanketa-enpresek, eskola-jangeletako kudeatzaileek eta herrietako dendariek. 2021ean, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak antzeko azterlan bat egin zuen, eta sakonago aztertu zuen tokiko produktuaren kontsumoan. Bi azterlan horiek Tokiko Agenda 21en finantziazioa jaso dute.

Azkenik, Beran eta Sunbillan egindako bi lan-saiotan diagnostikoen emaitzak eztabaidatu ondoren, plan estrategiko bat landu da, eta toki-erakundeek plan hori martxan jartzea erabaki dute, Malerreka/Bertizarana/Bortzirietako elikadura-sistema garatze aldera.

Oraingoz, 16 udal atxiki zaizkio ekimenari:  Arantza, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Urrotz, Sunbilla eta Zubieta.

Gainera, gobernantza-sistema bat diseinatu da, eta horren barnean udal bakoitzeko ordezkariez osaturiko jarraipen-batzorde bat, hiru batzorde betearazlerekin batera: ekoizpen-sektorea, jantoki-kolektiboak eta sustapena eta sentsibilizazioa. Horrez gain, Cederna Garalur Elkarteak plana dinamizatu eta lantaldeak koordinatuko dituen duen pertsona bat kontratatuko du.

Argibide gehiagorako:  

  • Itxaso Aleman. Bidasoako garapen-agentea. Posta elektronikoa: bidasoa@cederna.es
  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600441170. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
Por | 2022-05-16T06:39:29+00:00 mayo 16th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en “Bidasoa Elikadura”, Bidasoa eskualdeak tokiko nekazaritzako elikagai- sektorearen aldeko apustua egin du, Cederna Garalur Elkartearen babesarekin.