Cederna Garalur Elkarteak toki-garapenerako 35 proiektu martxan jartzea babestuko du Nafarroako Mendialdean.

  • Onartutako proiektuek 1,4 M€-ko dirulaguntza jasoko dute, Cederna Garalur Elkartearen 2014-2020 aldirako TGPE Landa Garapenerako Programarekin finantzaturik.

Berriki, Cederna Garalur Elkartearen organo erabakitzaileak ‘Cederna Garalur 2014-2020’ TGPE landa-garapenerako programaren bosgarren deialdira aurkeztutako proiektuetarako diru laguntzak ematea onartu zuen. Deialdia 2021eko azaroaren 15ean itxi zen.

Guztira, 35 proiektuk gainditu dute emakida-fasea: 11 tokiko enpresek edo ekintzaileek sustatu dituzte, eta 24 toki-erakundeek. Guztira, proiektuek 1.404.358,34 €-ko dirulaguntza globala jasoko dute.

Ekoizpen-proiektuen artean nabarmentzekoak dira artisautzarekin eta lehen sektorearekin lotura duten ekimenak (artisau-garagardo ekologikoaren lantegi bat, kasurako), eta aisialdiarekin eta ongizatearekin lotura duten proposamenak (Elizondoko scape room bat edo aisialdi osasungarrirako, zaintza fisikorako eta emozionalerako zentro berri bat Gaintzan, kasurako).

Toki entitateen proposamenen artean, Garraldako Udalak kontsumorako instalazio fotovoltaiko bat sortzeko ekimena azpimarra daiteke. Era berean, toki-erakundeek turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dute, honako hauen bitartez: Erronkarin, Burgin edo Zubirin autokarabanentzako guneak prestatuz; Leurtzako natura-guneak egokituz; eta etengabe, tokiko ekintzailetza bultzatuz (espazio publikoak hobetu; Irunberriko enpresa-mintegia zabalduz, kasurako).

Hauek dira Cederna Garalur 2014-2020 aldirako LGP programaren bosgarren eta azken deialdira aurkeztu ziren 62 proiektuetako batzuk.  Aurkeztutako proiektuetatik 51 baremazio-fasera eta laguntzak jasotzera igaro ziren, eta baremazioko puntuazioaren arabera jaso zituzten laguntzak, ekoizpen-proiektuei lehentasuna emanez.

‘Cederna Garalur’ TGPE Nafarroako Gobernuaren eta EBren LGENF funtsen baterako finantziazioa du, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programako 19.2 neurriaren bitartez.

Argibide gehiagorako:  

  • Edurne Elso. Cederna Garalur Elkarteko garapen-teknikaria.  Tel.: 669 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es
  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. :  948 20 66 97. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es.
Por | 2022-05-09T08:36:11+00:00 mayo 9th, 2022|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak toki-garapenerako 35 proiektu martxan jartzea babestuko du Nafarroako Mendialdean.