Donezteben irailaren 24an ospatuko den URAREN EGUNA azokara gonbidatzen zaitugu

  • Jarduera horiek Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak antolatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean.
  • Hainbat ekimen izanen dira azokan, besteak beste: jarduerak eta ibilaldiak Bidasoako Bide Berdean barrena eta Uraren Ibilbidean barrena, baita taloak eta eskulangileak ere.

Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak azoka antolatu dute Donezteben irailaren 24rako, Intzakardi parkean, Uraren Eguna ospatzeko.

Jarduerak 10:00etan hasiko dira, hainbat gunetan.

Oinezko jardueran, Zubietako errotatik abiatuko gara, 10:00etan, Uraren Bidetik, Donezteberaino bi ordu inguruko ibilaldia egiteko. Bidean egon daitezkeen sendabelarrak aurkitzen saiatuko gara, horretan aditua den batekin. Aditu horrek sendabelarrak zertarako eta nola erabiltzen diren azalduko digu.

Bizikletaz ibilbide gidatua eginen dugu Bide Berdean barrena. Doneztebeko Intzakardi parketik irtengo gara 10:00etan eta 12:00ak aldera bueltatuko gara. Ibilaldi horretan, ibaiak, ibai bazterretako landareak, animaliak, horiek duten garrantzia, Bide Berdearen historia eta beharbada herriko istorioetan ageri diren garaiko pertsonaia batzuk ikusiko ditugu.

12:00etatik aitzin Intzakardi parkean elkartuko gara bertako artisautza eta produktuak miresteko, Zubietako talogileen talo gozoak dastatzeko eta musikaz jantzita egonen den azokan parte hartzeko.

Ondoren, Bidasoa ibaiaren osasuna aztertzeko aukera izanen dugu, eta 13:00ak aldera, zentzumenezko ibilaldi bat eginen dugu parkean barrena (jarduera jendeari irekita egonen da).

Jardunaldia 13:30ean akituko da ibilbideari buruzko hitzaldi labur batekin.

Gerturatzen denak giro onaz gozatu ahal izanen du: musika, bertako produktuen erakusketa eta artisautza. Horiez gain,Doneztebeko errebestetan parte hartu ahal izanen du.

Uraren Eguna uda honetan Baztan eta Bidasoa eskualdeetan garatzen ari diren jardueren programaren parte da. Azokak jendea gonbidatu nahi du eskualde horietako paisaia eta kultura berrezagutzera. Interesdunek informazio gehiago jaso dezakete 607679903 telefono-zenbakira deituta edo asiertecnicosostenibilidad@gmail.com helbidera idatzita.

Jarduera horiek Baztan-Bidasoako udalerrien turismo elkartea den Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak sustatu dituzte, Nafarroa Ezagutu Sarearen barnean.

Argibide gehiagorako:  

  • Asier Gutierrez Lasa. Jasangarritasuneko teknikaria. : 607 67 99 03. Posta elektronikoa: asiertecnicosostenibilidad@gmail.com
Por | 2022-09-20T06:30:28+00:00 septiembre 20th, 2022|Albisteak|Sin comentarios