Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldirako Nafarroako Mendialderako toki-garapenerako estrategia onartu du.

  • 2023-2027 aldian lan-ildo berriak gehitu dira: biodibertsitatea eta nekazaritza jasangarria bultzatu, etxebizitza eskuratzeko ereduak, turismo jasangarria sustatu, energia-komunitateak bultzatu, belaunaldien arteko erreleboa eta enpresa-asoziazionismoa, besteak beste.
  • Estrategia lantzen 142 pertsonak hartu dute parte 11 lan-mahaitan, eta 300 horiek ekintza-proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte.
  • Estrategian jasotako ekintzak Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko LGENF funtsek finantzatuko dituzte, 2023-2027 aldirako Nafarroako Nekazaritza Politika Erkidegoko (NPE) Plan Estrategikoaren (NPEPE) bidez.

Urtarrilaren 25ean Agoitzen egindako Ezohiko Batzarrean, Cederna Garalur Elkarteak Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (TGPE) onartu du Nafarroako Mendialderako eta 2023-2027 aldirako.

TGPE, “LGP” edo “LEADER Estrategia” gisa ezaguna, funtsean parte-hartzaileak dira, eta tokian-tokian eta eskualde-mailan abian jarritako premiak, proposamenak eta ekimenak jasotzen dituzte. Horri aukera ematen du lurralde bakoitzaren eskaeretara eta erronketara egokitutako lan-ildoak diseinatzeko. Aldi horretarako, 142 pertsonak esku hartu eta 300 proposamen baino gehiago aurkeztu dituzte 7 lan-mahaitan.

2023-2027 aldirako, Cederna Garalur Elkartearen TGPEk 42 lan-ildo aurreikusten ditu, lau estrategia-ardatzetan banatuta: enplegua eta ekonomia-jarduera sortu eta sendotu; natura-baliabideak efizienteki erabili; kultura-, historia-, hizkuntza, arkitektura eta ingurumen-ondarea zaindu; zerbitzu publikoak hobetu, genero-berdintasuna eta gizarteratzea kontuan hartuta.

Neurri berrien artean, nabarmentzekoak dira: biodibertsitatea bultzatu nekazaritza ekoizpen ekologiko jasangarriko eredu berrietarantz; tokiko produktuaren 0 km-ko kontsumoa sustatu; energia-komunitateak bultzatu; artzaintza aktiboa berreskuratu, ingurunea berreskuratzeko tresna gisa, edo herri-larreen kudeaketa jasangarria egin; etxebizitzarako aukera; turismo jasangarria; belaunaldien arteko erreleboa edo enpresa-asoziazionismoa sustatu, besteak beste.

Estrategia horren barruan dauden proiektuak Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dituzte batera, 2023-2027 aldirako Nafarroako Nekazaritza Politika Erkidegoko (NPE) Plan Estrategikoaren (NPEPE) bidez.

Cederna Garalur Elkarteak proiektuen lehen deialdia 2024ko lehen hiruhilekoan argitaratzea espero du, Nafarroako Gobernuak Estrategiaren dokumentua balioetsi ondoren.

TGPEa lantzeko prozesua eta herritarren parte-hartzea.  

2023-2027 aldirako Toki Garapen Parte-hartzailerako Estrategiaren esparru-dokumentua 2022an zehar landu da. Horrela, Elkarteak Nafarroako Mendialdeko lurraldearen hasierako diagnostikoa idatzi zuen. Diagnostikoak honako informazioa bildu zuen: lurraldearen bilakaera demografikoa, ekonomia-jarduera, erabilgarri dauden azpiegiturak eta natura- eta kultura-baliabideak.

Azterketa horren bidez, lantalde teknikoak ahulezien, mehatxuen, indarren eta aukeren lehen AMIA antzeko analisi bat definitu zuen.

Ondoren, irailean eta urrian, bi dokumentu horiek prozesu parte-hartzaile batean eztabaidatu dira. Prozesu horretan, 142 pertsonak hartu dute parte (92 gizon eta 50 emakume) 4 lurralde-mahaitan eta 7 mahai sektorialetan, honako gai hauek oinarri hartuta: kultura-ondarea eta euskara; natura-ondarea, basogintza eta energia; nekazaritzako elikadura; turismoa, merkataritza eta zerbitzuak; enplegua eta ekintzailetza; bizi-kalitatea.

Prozesu parte-hartzaile horrek aukera eman zuen hasierako AMIA diagnostikorako 284 ekarpen eta 330 ekintza-proposamen jasotzeko. Estrategiaren esparruan aztertu eta txertatu ondoren, abenduan estrategia eskualdeko eta estatuko erregelamenduetara egokitu zen, berauek 2023-2027 aldirako Nafarroako NPEaren Plan Estrategikoan (NPEPE) ezarrita.

Dokumentua, Cederna Garalur Elkartera elkartutako erakundeek Ezohiko Batzarrean onartu ondoren, Nafarroako Gobernuari bidaliko zaio, behin betiko baliozkotu dezan.

 

Por | 2023-01-31T10:11:15+00:00 enero 31st, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak 2023-2027 aldirako Nafarroako Mendialderako toki-garapenerako estrategia onartu du.