Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua kontratatu nahi du turismo arloko NEXT fondoak kudeatzeko taldean lan egiteko.

Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua den pertsona bat kontaratu nahi du, tuirsmo arloko NEXT fondoak kudeatzeko lan taldean aritzeko.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira:

  • Ekonomian edota enpresaritzan lizentziatura, gradua edo masterra,
  • Bost urteko lan eskarmentua edozein arlotan.

Ezinbestekoa izan gabe kontuan edukiko dira kontabilitate edo altxortegi kudeaketan esperientzia, diru-laguntza publikoen kudeaketan esperientzia, euskalduna izatea (B2 edo C1 tituluduna), eta baita ere eta B1 gida-baimena eta berebil propioa edukitzea.

Lanaldi osoko kontratua eskeintzen da, sei hilabetez hasiera batean, beste hiru urtetarako luzatu daitekeena lan egokia eginez.

CVak, eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua «Economista equipo NEXT» izanen da.  Epea 2022ko apirilaren 11ean, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue 600441170 telefono-zenbakian.

Por | 2023-04-05T07:40:21+00:00 marzo 28th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak ekonomian edota enpresaritzan graduatua kontratatu nahi du turismo arloko NEXT fondoak kudeatzeko taldean lan egiteko.