Nafarroako Gobernuak Cederna Garalur Elkartearen 2023-2027 aldirako TGPE ezartzeko gastua baimendu du.

  • Elkartearen Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak 7,3 milioi euroko zuzkidura du, eta 42 jarduera-ildo aurreikusten ditu, lau garapen-ardatzen inguruan.

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 10ean egindako bilkuran, 20,7 milioi euroko gastua baimendu du Tokiko Ekintza Taldeen 2023-2027 aldirako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak (TGPE) finantzatzeko. Funtsen % 34,08 Cederna Garalur Elkartearen TGPEra bideratu dira.

Horrela, Nafarroako Mendialdeko TGPEak (“LGP” izenaz ezaguna) 7.375.132,28 euroko aurrekontua izanen du 2023-2027 aldirako. Horrek aukera emanen die tokiko erakundeei eta Nafarroako Mendialdeko ekintzaileei zerbitzu publikoen sarea indartzeko eta lurraldeko enpresa-sarea sendotzeko proiektuak eta ekimenak gauzatu ahal izateko; horiek funtsezko alderdiak gure herrien despopulazioa saihesteko (landa-eremuaren etengabeko mehatxua, alegia).

Horrez gain, eta izenak berak erakusten duen bezala, estrategia honen diseinuan parte hartzea oso garrantzitsua da. Izan ere, estrategia ezartzerakoan kontuan hartu dira, alde batetik, zuen erakundeak abian jartzen ari diren eskualdeko proiektuak eta ekimenak; besteak beste, Mendialdea Elikadura, Bidasoa Elikadura, Jakiak Ehuntzen eta Mendialdean gizartea eta ekonomia suspertzeko Plana. Horrek guztiak interesak, beharrak eta jarduera-ildoak identifikatzeko aukera eman digu.

2023-2027 aldirako, Cederna Garalur Elkartearen TGPEk 42 ekintza-ildo aurreikusten ditu lau lan-ardatzen inguruan:

  1. Enplegua eta ekonomia-jarduera sortu eta finkatu.
  2. Natura-baliabideak efizienteki erabili.
  3. Kultura-, historia-, arkitektura- eta ingurumen-ondarea.
  4. Zerbitzu publikoak hobetu, genero-berdintasuna eta gizarteratzea.

Elkartearen webguneak (www.cederna.eu) zehatz-mehatz jasotzen ditu ardatzak eta horiei lotutako neurriak.

Orain Cederna Garalur Elkarteak lanean jarraitzen du 2023an lehenengo proiektu-deialdia irekitzeko.

Argibide gehiagorako:  

  • Ibon Mimentza. Cederna Garalur Elkarteko zuzendari-kudeatzailea. : 600 44 11 70. Posta elektronikoa: imimentza@cederna.es
  • Edurne Elso. LGPko teknikaria. Tel.: 699 70 45 06. Posta elektronikoa: eelso@cederna.es.
Por | 2023-05-12T06:52:21+00:00 mayo 12th, 2023|Albisteak|Comentarios desactivados en Nafarroako Gobernuak Cederna Garalur Elkartearen 2023-2027 aldirako TGPE ezartzeko gastua baimendu du.