Orbaizetako Munizio-Olako aurrietan egiteko jarduketak

pancarta_orbaizeta_70ppp_v02Entitatearen izena: Aezkoako Batzarre Nagusia

Laguntzen du: Cederna Garlaur

Exekuzio epea: 2016-12-10 arte

Kontu zenbakia: ES 38 3008 0058 1219 6500 1223

Proiektuaren azalpen laburra

Orbaizetako Errege Munizio-olako aurriak (IKO) konpondu eta egonkortzeko aurrikusitako jarduketen artean, oraingoan honako hau egin nahi da: sastrakak kendu eta inguru osoko garbiketa egin, informazio-seinaleztapena jarri. Gerora begira, aurriak egonkortu nahi dira. Momentu honetan lehentasuna eman zaio landareria mantentzeri eta multzo historikoa bisitatzera joaten diren guztiei oinarrizko informazioa emateari.

2016ko abuztuan Nafarroako Gobernuko Kulturaren Nafar Kontseiluak Interes sozialeko  kalifikazioa eman dio proiektuari. Horrek esan nahi du,  MECNA proiektua den aldetik, zerga-onura asko dituela, Mezenasgoaren Lege berrian aurrikusita dagoen moduan. Hala, partikularrek egiten dituzten ekarpenengatik zerga kopurua jaitsi ahalko dute: %80a, 150 € arte;eta %40, kopuru horretatik gora. Enpresen kasuan beherapen handiak aurrikusita daude, %50 ingurukoak.

Gainera, Aezkoako Batzarre Nagusiak egindako ekarpena, lankidetza hitzarmena edo mailegua gauzatu denaren ziurtagiria luzatuko du.

Jarraian agertzen den koadroan azalduta dago partikularrek egindako diru ekarpen bakoitzari dagokion zerga-kenkaria (Nafarroako Ogasunera egin beharreko aitorpenera):

Donación

Ekarpena

Deducción IRPF

Kenkaria (PFEZ)

10,00 €
20,00 €
50,00 €
75,00 €
100,00 €
150,00 €
300,00 €
500,00 €
750,00 €
  8,00 €
16,00 €
40,00 €
60,00 €
80,00 €
120,00 €
180,00 €
260,00 €
360,00 €

Informazio gehiago:

Por | 2016-09-30T08:36:53+00:00 septiembre 11th, 2016|Sin categoría|Comentarios desactivados en Orbaizetako Munizio-Olako aurrietan egiteko jarduketak