Jardunaldia: «finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean»

Jardunaldia: «finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean»

Eguna: azaroaren 19an (asteartea)

Ordua: 18:00-20:00h

Non: Cederna Garalur Elkarteak Lesakako Alkaiaga industrialdean

Heldu den azaroaren 19an (asteartea) ETEentzako eta mikroETEentzako finantziazio-aukerei buruzko jardunaldia eginen da Cederna Garalur Elkarteak Lesakako Alkaiaga industrialdean duen zerbitzu-zentroan. Jardunaldia negozio-ideia berriak dituzten ekintzaileentzat eta inbertsio berriak egin asmo dituzten enpresa […]

Por | 2013-11-18T11:24:36+00:00 noviembre 15th, 2013|Albisteak, Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Jardunaldia: «finantziazio-aukerak ekintzaileentzat eta enpresentzat Nafarroako Mendialdean»

«El Irati» liburuaren aurkezpena. Liburuaren egilea: Fernando Hualde Gállego

Data: 2013ko ekainaren 13a
Ordua: 11:00
Non: Antsoainen. Cederna Garalur Elkartearen egoitzan. Berriobide kalea 40, 001 bulegoa
Aurkezlea: Lamiñarra argitaletxea

Heldu den ekainaren 13an (osteguna), «Ferrocarril ‘El Irati» liburua aurkeztuko dute Cederna Garalur Elkartearen bulego nagusian. Egileak, Fernando Hualde […]

Por | 2013-06-07T08:46:15+00:00 junio 7th, 2013|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en «El Irati» liburuaren aurkezpena. Liburuaren egilea: Fernando Hualde Gállego

Cederna Garalur Elkarteak Altsasun antolatutako ekintzaileen KEDADA

 

 

 

 

 

Heldu den ekainaren 19an, beren negozioa martxan jarri berri duten nahiz beren negozioa finkatze bidean duten ekintzaileen ‘KEDADA’ren jardunaldi berri bat antolatuko da Altsasuko Iortia zentroan.

Lesakan pasa den azaroan antolatu zen lehen jardunaldiaren ondoren, Cederna Garalur Elkarteak bigarren jardunaldi hau antolatu du, berriro ere enpresarekin […]

Por | 2013-06-04T12:20:58+00:00 junio 4th, 2013|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkarteak Altsasun antolatutako ekintzaileen KEDADA

“Baratzean lanean” jardunaldia. Elizondon, Arizkunenean, 2012ko abenduaren 18an


Heldu den abenduaren 18an, Cederna Garalur Elkarteak ‘Baratzean lanean’ izenburupean jardunaldia antolatu du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, baratzeek ematen dituzten aukerak erakusteko, hiru ikuspuntutatik: aisiarako aukera gisa, gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektu gisa, eta enplegurako aukera gisa.

Krisia larriagotuta, gure elkarteak Mendialdeko makina bat talderen eta […]

Por | 2012-12-12T09:47:13+00:00 diciembre 12th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en “Baratzean lanean” jardunaldia. Elizondon, Arizkunenean, 2012ko abenduaren 18an

70 lagun baino gehiago Cederna Garalur Elkarteak ekintzaileentzat antolatutako KEDADAn

«Ez da Meteltzeko Garaia, Kedada da Irtenbidea…»

Ekimena, Cederna Garalur Elkarteak Lesakan kudeatzen duen enpresentzako zerbitzu-zentroan antolatua, ekintzaileentzako eta enpresa finkatuentzako topaleku bihurtu da, esperientziak eta ideiak elkarri trukatzeko, gure eskualdeetan ekonomia-jarduera sortze aldera.

Tailerretan parte hartu dutenen inplikazioak (tailerretan oso aktiboki parte hartuz) agerian uzten du ‘giza kapitalaren’ garrantzia; alegia, negozio bat abian paratzen […]

Por | 2012-12-10T12:21:37+00:00 diciembre 10th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en 70 lagun baino gehiago Cederna Garalur Elkarteak ekintzaileentzat antolatutako KEDADAn

Landa Garapenaren Esparrua 2014-2020 Aldian, Aplikazioa Nafarroako Mendialderako Izeneko Jardunaldia. Ilunberrin, 2012ko Abenduaren 11a

2014-2020 aldirako nekazaritza- eta landa-garapeneko politikak aldaketa nabarmenak ekarriko ditu programazio-tresnetan eta lurralde-politiken kudeaketan. Une honetan, Europako araudi-proposamenak eztabaida-fasearen bukaeran daude, eta landa-garapeneko programak lantzen hasiak dira, 2014ko urtarrilean onartze aldera.

Testuinguru horretan, abenduaren 11n Cederna Garalur Elkarteak jardunaldi bat programatu du Irunberriko gizarte-etxean, ‘Landa-garapenaren esparrua […]

Por | 2012-12-07T14:03:38+00:00 diciembre 7th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Landa Garapenaren Esparrua 2014-2020 Aldian, Aplikazioa Nafarroako Mendialderako Izeneko Jardunaldia. Ilunberrin, 2012ko Abenduaren 11a

Ekintzaileen KEDADA, Cederna Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirikek antolatua.


Heldu den azaroaren 27an, beren negozioa martxan jarri berri duten nahiz beren negozioa finkatze bidean duten ekintzaileen ‘KEDADA’ antolatuko da Cederna Garalur Elkarteak Lesakan duen enpresentzako zerbitzu-zentroan.

Azken urteotan, enpresa-arloan ‘networking’ da hizpide; hau da, enpresarekin lotura duten pertsonen arteko harremana bideratzea, eta, kasu […]

Por | 2012-12-07T13:26:04+00:00 diciembre 7th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Ekintzaileen KEDADA, Cederna Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirikek antolatua.

Cederna Garalur Elkartea emakumeei sostengua ematen landa-eremuan.

“Rural Women Workshop” kongresua

Urriaren lehen astean I. ‘Rural Women Workshop‘ kongresua egin da Nitra-n (Eslovakia). Kongresuaren ardatza izan da emakumeek landa-eremuan bizi duten egoera. Cederna Garalur Elkartea Garbiñe Elizegik, Nafarroako Mendialdean bizi eta lan egiten duen eta Baztango alkate eta elkartearen zuzendaritza-batzordekide den emakumeak, ordezkatu […]

Por | 2012-10-19T07:05:33+00:00 octubre 19th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartea emakumeei sostengua ematen landa-eremuan.

Cederna Garalur Elkartea, euskaraz lan egiten duen lehen azoka ‘Enpresarean’ gonbidatua

Urriaren 2an egin da Donostian ‘Enpresarean‘ azoka, euskaraz diharduten enpresen lehenengo azoka, helburua izanik beren produktuak edo zerbitzuak euskaraz ematen dituzten enpresen, elkarteen eta erakundeen arteko harremanak sustatzea, lan-harremanak bultzatuz, taldean lan egiteko moduak aztertuz eta negozio-bide berriak zabalduz.

Lehen ekitaldi honetan antolatzaileek Cederna […]

Por | 2012-10-10T08:05:00+00:00 octubre 10th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Cederna Garalur Elkartea, euskaraz lan egiten duen lehen azoka ‘Enpresarean’ gonbidatua

Transarlas proiektua: turismoa Erronkari eta Baretos (Frantzia) ibarretan

Irailaren 26an, ‘San Martingo Harria’ eski-estazioan (Frantzia) TRANSARLAS izeneko mugaz gaindiko lankidetza-proiektua jarri zen martxan. Proiektuan mugaz bi aldeetako enpresa banak hartzen du parte; EPSAk eta ‘Navarra Deporte y Ocio’ (NDO), eta Erronkari eta Baretos ibarrak dira jarduera-eremuak.

Ekitaldian honako hauek izan ziren: Pruden Indurain, Nafarroako […]

Por | 2012-10-05T11:22:53+00:00 octubre 5th, 2012|Prentsa Aretoa|Comentarios desactivados en Transarlas proiektua: turismoa Erronkari eta Baretos (Frantzia) ibarretan