«Landa Garapenaren esparrua 2014-2020 aldian, aplikazioa Nafarroako Mendialderako» izeneko jardunaldia

2014-2020 aldirako nekazaritza- eta landa-garapeneko politikak aldaketa nabarmenak ekarriko ditu programazio-tresnetan eta lurralde-politiken kudeaketan. Une honetan, Europako araudi-proposamenak eztabaida-fasearen bukaeran daude, eta landa-garapeneko programak lantzen hasiak dira, 2014ko urtarrilean onartze aldera.

Testuinguru horretan, abenduaren 11n Cederna Garalur Elkarteak jardunaldi bat programatu du Irunberriko gizarte-etxean, ‘Landa-garapenaren esparrua […]

Por | 2012-11-29T09:21:52+00:00 noviembre 28th, 2012|Sin categoría|Comentarios desactivados en «Landa Garapenaren esparrua 2014-2020 aldian, aplikazioa Nafarroako Mendialderako» izeneko jardunaldia

Ekintzaileen KEDADA, Cederna Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirikek antolatua

Heldu den azaroaren 27an, beren negozioa martxan jarri berri duten nahiz beren negozioa finkatze bidean duten ekintzaileen ‘KEDADA’ antolatuko da Cederna Garalur Elkarteak Lesakan duen enpresentzako zerbitzu-zentroan.

Azken urteotan, enpresa-arloan ‘networking’ da hizpide; hau da, enpresarekin lotura duten pertsonen arteko harremana bideratzea, eta, kasu honetan, enpresa-ekimenean […]

Por | 2012-11-19T14:03:58+00:00 noviembre 19th, 2012|Sin categoría|Comentarios desactivados en Ekintzaileen KEDADA, Cederna Garalur Elkarteak eta Bidasoa Bizirikek antolatua

MicroBank-ek eta Cederna Garalur Elkarteak beren lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute jarduera ekintzailea sustatzeko

MicroBank-en eta Cederna Garalur Elkartearen arteko hitzarmenak finantziazioa lortzeko bidea emanen du, enplegua sortzea eta finkatzea helburu hartuta, negozio berriak martxan paratzen laguntzeko.

MicroBank-ek 132.307 mailegu eman ditu; denetara, 829,6 milioi euro. Bera da esklusiboki enpresa-proiektuak eta negozioak mikrokredituen bidez finantzatzen dituen erakunde bakarra. Nafarroan, bankuak 658 mailegu eman ditu urtarrilera bitartean; denetara, 4,4 milioi euro.

Por | 2012-02-27T16:21:00+00:00 febrero 27th, 2012|Prentsa Aretoa, Sin categoría|Comentarios desactivados en MicroBank-ek eta Cederna Garalur Elkarteak beren lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute jarduera ekintzailea sustatzeko

“Q gaua”, turismo-kalitatean egindako lanaren aitorpena

Urtarrilaren 19an, FITUR azokaren barnean, “Q gaua” ospatu zen. Egoitza berean ospatu zen berriro ere, Santiago Bernabeu futbol-estadioaren ohorezko palkoan. Nafarroako Mendialdeko hamar establezimenduk jaso zuten aitorpen hori; batzuek turismo-kalitatearen Q berritu zuten, besteek lehenengoz jaso zuten.

Ekitaldian saria jaso zutenetako hiru establezimenduk hartu zuten parte: […]

Por | 2011-08-26T13:17:09+00:00 enero 25th, 2011|Albisteak, Sin categoría|Comentarios desactivados en “Q gaua”, turismo-kalitatean egindako lanaren aitorpena