Cederna Garalur 30.urtemuga 2021-11-04T08:26:57+00:00

Cederna Garalur. 30 urte zurekin.

1991ko abendua zen. Aukera ezin hobea agertu zen sinergia desberdinak uztartzeko, gaur egun ‘Nafarroako Mendialdea’ izenaz ezagutzen dugun lurralde zabal horretako biztanleen bizi-baldintzak hobetzea suspertzeko eta bultzatzeko helburu komunarekin.

Une horretan, udalek, kontzejuek, batzarrek, Nafarroako Gobernuak, sindikatuek, erakunde pribatuek eta enpresaburuen erakundeek fronte bateratua egitearen alde egin genuen, eta gure herrietatik eta gure jendearengandik sortutako garapen-estrategia bat abian jartzearen alde.

Landu beharra genuen lurraldea izugarria zela kontuan hartuta, beharrezkotzat jo zen interesak batuko, garapen-aukerak orekatuko, lurraldea identitatearen inguruan kohesionatuko, eta proiektuak garatzeko funtsak erakarriko eta kudeatuko zituen erakunde bat eratzea. Horrela sortu zen Cederna Garalur Elkartea, estatuko lehen Tokiko Ekintza Taldeetako bat.

Ordudanik, oso lankidetza estuan dihardugu gure lurraldearekin. Gure herrietan gaude, bizilagunekin hitz egiten dugu, gure enpresei lagun egiten diegu, gure eskualdeetako aukerak identifikatzen ditugu eta landa-inguruneak aurre egin behar dien mehatxuak bideratzen ditugu.

Gorabehera handiko bidea, ahalegin pertsonal eta kolektibo handia eskatu zuena; betetako ametsak eta bete gabe geratu ziren beste batzuk. Esperientzia horietaz guztiez oroitu nahi dugu 30. urteurren honetan, eta badakigu, jakin ere, ondo egindakoetatik eta izandako porrotetatik ikasi dugula.

Hori dela-eta, hiru hamarkada trinko hauen ondoren, gure Elkarteak inoiz baino aktiboago jarraitzen du. Hemen gaude eta egonen gara, Nafarroako Mendialdearen tokiko garapenaren alde. Laguntza profesionala eta konpainia hurbila izaten jarraitu nahi dugu tokiko garapenaren bidaia bizi honetan; enplegua sortzeko, gure kultura-, historia-, natura- eta etnografia-ondare aberatsa kontserbatzeko, gure energia-baliabideen alde egiteko, hezkuntza hobetzeko, despopulazioa saihesteko.

Gure urteurrena ospatzen ari gara.

Beti zurekin!

Sartu gure argazki-albumera

Sartu gure bideora

Accede a nuestra publicación