COVID-19 2020-05-15T11:01:59+00:00

COVID-19aren ondorioak arintzeko neurri, prestazio eta laguntzei buruzko argibideak

Atal honetan sektore produktiboetan COVID-19aren ondorioak arintzeko ateratzen ari diren araudi, neurri, prestazio eta laguntzei buruzko informazioa eguneratzen ari gara

BERRIA:

2020/05/11:

  •  Informazio orokorra-> ohiko galderak:
    I. fasea: Nafarroako Gobernua. Maiz egiten diren galdera ez-sanitarioak COVID 19 ari buruz.
  • Informazio orokorra-> kartelak eta triptikoak:
    Espazio publikoetarako eta lanera itzultzeko covid 19-aren inguruko segurtasun-neurriei buruzko kartela.
  • Sektore ekonomikoaren araberako neurriak-> turismoa:
    ICTE: protokolo higieniko-sanitarioak COVID-19ren aurrean azpisektore turistikoetarako.
  • Prestakuntza-> Turismoa:
    Nola kudeatu COVID-19 krisia zure enpresatik.

(2020/05/14):

Informazio orokorreko gidak

  • (2020/05/11): 1. fasea. Nafarroako Gobernua. Maiz egiten diren galdera ez-sanitarioak COVID-19-ari buruz.
    1. Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren ildo orokorrak
    2. Deseskalatzea: faseak, abiadurak eta adierazleak
    3. Egutegia
    4. Fase bakoitzean baimendutako jarduera-eremuak
    5. 0 fasea: berrikuntzak
    6. I. fasea: normaltasun berrirako Trantsizio Plana
    6.1 Lasaitzeko neurri sozialak: mugikortasuna
    6.2 Jarduera-eremuaren araberako neurriak
  • Nafarroako Gobernua. COVID-19ari buruzko ohiko galdera ez sanitarioak
    Animaliak
    Soldatapekoak, autonomoak eta enpresak
    Iruñeko Udala
    Zirkulazioa, mugikortasuna eta garraioa
    Merkataritza eta enpresak
    Kontsumoa eta turismoa
    Kultura, liburutegiak, artxiboak eta museoak
    Gizarte-eskubideak
    Hezkuntza
    Nafarroako Foru Ogasuna
    Aisialdia eta sinesmenak
    Migratzaileak
    Zerbitzu publikoak eta kudeaketak. 14. Etxebizitza
  • Gizarteratzeko, GSko eta Migrazioetako Ministerioaren gida

Osasun-krisian zehar eta une hauetan lana arautzen duen indarraldiko araua hauxe da: 463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa (COVID-19aren alarma-egoeraren adierazpena)

Laneko segurtasunari eta higieneari dagokienez, jarduera baldintza seguruetan burutu behar da, eta langile autonomoek Osasun Ministerioaren argitalpenean jasotako prebentzioko eta babeseko oinarrizko neurriak ezagutu eta bete behar dituzte:

Argibide gehiago eta harremanetarako: Nafarroako Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza. 948 26 17 50. Posta elektronikoa:itnavarra@mitramiss.es

  • BOE 112. zk., 2020/04/22. 15/2020 LegED.Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    22. artikulua. Legezko langabezia-egoera, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean probaldian lan-harremana amaitzeagatik.
    23. artikulua. COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko egoeretan pentsio-planak ezohikotasunez erabiltzeari buruzko arauak.
    24. artikulua. Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ikuskapenaren menpe dauden pertsonek eta erakundeek informazioa aurkezteko hainbat baldintza eta epe luzatzea.
    25. artikulua. Jarduerarik gabeko egoeretan kotizatzea Besteren Konturako Nekazaritzako Langileentzako Sistema Berezian, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritakoaren arabera.
    Seigarren xedapen gehigarria. Klase Pasiboen Erregimeneko legeriaren arauzko egokitzapena.
    Zazpigarren xedapen gehigarria. Klase Pasiboen kudeaketari egotz dakizkiokeen gastuen estatu-finantzaketa.
    Bigarren xedapen iragankorra. Araubide iragankorra Klase Pasiboen Erregimenaren kudeaketan.
    Azken Xedapenetan lehenbizikoa. Estatuko Klase Pasiboen Legearen testu bateginaren aldaketa; aipatu legea apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen.

Nafarroako Gobernua.

Jardueretarako eta sektoreetarako neurriak eta informazio erabilgarria.

(2020/05/14): Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa.

Nafarroako Gobernua. Informazio orokorra

463/2020 Errege Dekretuko 10.1 artikuluaren (eta I. eranskinaren) mugak eragindako saltokiak.

Beren jarduera garatu ahal izango dute (biltegiko lanak, produktua kudeatu, eta abar), osasun-gomendioak errespetatuz; alabaina, establezimendua ezin izango da, inola ere, jendearentzat irekita egon.

Handizkako merkataritza

463/2020 Errege Dekretuak ez du handizka saltzen duten establezimenduen jarduna eteten.

“Zure saltokia hurbilago” programa. Otorduak etxera entregatzeko zerbitzua edo aldez aurretik lokalean biltzeko zerbitzua ematen duten saltoki txikiak zabaltzeko zerrenda.

  • Iturria: Nafarroako Gobernua. Merkataritza, Turismo eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.
  • Norentzat: ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten saltoki txikientzat:
  1. Txikizkako ETEa izatea.
  2. Alarma-egoera honetan jardun dezaketen establezimenduak izatea, alarma-egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
  3. Zerbitzu horiek egiazki emateko konpromiso irmoa egotea.
  • Helburuak:
    –  Ezagutzera ematea zein establezimenduk banatzen duten etxeetara edo zeinek ematen duen aukera lokalean bertan biltzeko; eskaera aurrez online edo telefonoz eginda.
    – Gaur egungo egoera honetan saltoki txikiei laguntzea, bereziki “zure saltokia hurbilago” proiektuan parte hartzen duten establezimenduei.
    – Hornidura- eta banaketa-aukerak hobetzea.
  • Saltokien erregistroan izena emateko inprimakia.
  • Atxikita dauden establezimenduen zerrenda: www.comercio.navarra.es.
  • Argibide gehiago: Turismo, Merkataritza eta kontsumo Zuzendaritza Nagusia – Turismo eta Merkataritza Atala
    Telefonoa: 848 42 80 16.
    Posta elektronikoa: turismo.comercio.covid19@navarra.es

Nafarroako Gobernua. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua: COVID-19aren aurkako prebentzio-gomendioak industria-sektorean (2020/04/17).

Informazio orokorra (2020/04/17): 

  • 463/2020 Errege Dekretuak ez ditu eraikuntza-lanak eten.
  • Jendea bizi den eraikinetan ezin izanen da obrarik egin, premiazko obrak izan ezik.
  • Eraikuntza berrietan lan egin ahal izango da, edo lan-eremua zonatan banatzerik baldin badago; alegia, eraikuntzako langileak zati batean egon badaitezke, eta gainerakoak beste batean, bereizita eta kontakturik gabe.  SND/340/2020 Agindua, apirilaren 12koa, lehendik dauden eraikinetan esku hartzeko lanekin lotura duten hainbat jarduera eteten dituena, jarduera horiekin lotura ez duten pertsonak kutsa baditzake COVID-19ak.

Kultura-sektoreko autonomoentzako gida

Herritarren eta erakundeen dohaintzak kultura-sektoreari laguntzeko

  • Araudia: BON 80. zk., 2020/04/17. 3/2020 FD.
  • 4. artikulua. COVID-19ari aurre egiten laguntzeko dohaintzak.
  • Prozedura: lau ordainketa-gutun prestatu dira Osasun; Gizarte Eskubide; Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digital, eta Kultura eta Kirol atalei dohaintzak egiteko.

Informazioa eta orientazioa:

Nafarroako Gobernua. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua: COVID-19aren aurkako prebentzio-gomendioak industria-sektorean (2020/04/17)

Ikuztegietan COVID-19 koronabirusaren aurrean jarduteko oinarrizko gomendioak eta protokoloa.

  • Iturria: Nafarroako Gobernua. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
  • Jaitsi agiria

Ile-apaindegien eta estetika-zentroen sektorean COVID-19ari aurre egiteko prebentzio-gomendioak

  • Eguna: 2020/05/03.
  • Iturria: Nafarroako Gobernua. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
  • Jaitsi agiria

Etxeko premiazko konponketak. Jarraibideak enpresarentzat

  • Eguna: 2020/05/03.
  • Iturria: Nafarroako Gobernua. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
  • Jaitsi agiria

Garraio-sektorean COVID-19 koronabirusaren aurrean jarduteko oinarrizko gomendioak eta protokoloa

  • Eguna: 2020/05/03.
  • Iturria: Nafarroako Gobernua. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.
  • Jaitsi agiria

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Dekretuaren arabera, ibilgailuak konpontzeko tailerrak irekitzeko aukerari buruz Estatuko Idazkaritza Nagusiak emandako txostena jaso ondoren, eta martxoaren 17ko 465 Errege Dekretuak egindako aldaketaren ondoren, ondoriozta daiteke ibilgailuak konpontzeko tailerrak irekita egon ahal izango direla; alabaina, ezin izango dute jatetxe- edo kafetegi-jarduerarik egin (halakorik izanez gero), ezta funtsezkotzat jotzen ez diren txikizkako ondasunen salerosketarik ere.

(2020/05/11). ICTE: Turismoko Estatu Idazkaritza, Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren bidez. Azpisektore turistikoetarako protokolo higieniko-sanitarioak COVID-19ren aurrean:

Nafarroako Gobernua. Informazio orokorra:

Establezimenduak publikoari irekitzea etetea:

  • Nafarroako Gobernua. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.Turismo-ostatuko establezimenduak publikoari irekitzea etetea. 155E/2020 Agindua: BON 78. zk., 2020/04/15.

Turismo-establezimenduak. Funtsezko zerbitzuen aitorpena.

Jarduera egokien gida. 

Argibide gehiago eta harremanetarako:

Prestazioak, laguntzak eta neurriak.

Gizarte Errealitatearen Behatokia. COVIDaren ondorioak arintzeko laguntzen zerrenda

Gizarte Errealitatearen Behatokiaren estatu- eta foru-laguntzen bilatzailea, eta hainbat gairi buruzko 42 laguntza biltzen eta aztertzen ditu.

Oharrak:

  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak gizarte-kotizazioak ordaintzeko luzapenak eman ahal izanen ditu salbuespen gisa.
  • Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketan atzerapenak indarrean ez badituzu, 2020ko apirilaren eta ekainaren artean ordaindu beharreko zorren ordainketa 2020ko ekainaren 30era arte atzeratzea eska dezakezu, inolako interesik aplikatu gabe.
  • Halaber, komunikazio elektronikoko RED sistemaren bidez zorrak ordaintzea geroratzeari, berandutzeari edo bidegabeko sarrerak itzultzeari buruzko izapide guztiak egitea erraztu da.

Araudia:

Geroratzeko eskaria aurkezteko prozedura. (6 hileko luzamendua Gizarte Segurantzako ordainketetarako)

Argibide gehiago eta harremanetarako:

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Nafarroan duen goitza

Nafarroako Foru Ogasuna.

BEZ – Balio Erantsiaren gaineko Zerga

  • Araudia: BOE 112. zk, 2020/04/22. 15/2020 LegED.Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zerga-tasa, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko beharrezkoak diren Europar Batasunaren barruko ondasun entregei, inportazioei eta erosketei aplikagarria.
    Azken xedapenetan bigarrena. Abenduaren 28ko 37/1992 Legearen aldaketa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokiona.

PFEZ – Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Sozietateen gaineko Zerga

  • Araudia: BOE 112. zk., 2020/04/22. 15/2020 LegED.Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    9 artikulua. Ezohiko aukera, Sozietateen gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 27/2014 Legearen 40.3 artikuluan aurreikusitako ordainketa zatikatuen modalitateagatik. Azken xedapenetan bigarrena. Abenduaren 28ko 37/1992 Legearen aldaketa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokiona.

Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga

Araudia:

  • BON 80. zk., 2020/04/17. 3/2020 LFD. COVID-19 Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak.
  • BON 76. zk., 2020/04/09. 7/2020 FL. COVID-19 Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak.Bigarren xedapen gehigarria. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren testu bateginaren aldaketa.

Estimazio objektiboaren metodoari isilbidez uko egitea.

  • Araudia: BOE 112. zk., 2020/04/22. 15/2020 LegED. Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    10. artikulua. 2020ko ekitaldian estimazio objektiboaren metodoari isilbidez uko egitearen denbora-ondorioak mugatzea.

PFEZaren eta BEZaren ORDAINKETA ZATIKATUAK

Betearazpen-aldiak

  • Araudia: BOE 112. zk., 2020/04/22. 15/2020 LegED. Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    12. artikulua. Zerga-zor jakin batzuetarako betearazpen-aldia ez hastea, 8/2020 Errege Lege Dekretuko 29. artikuluan aipatzen den finantzaketa emanez gero.

Epeak

  • Araudia: BOE 112. zk., 2020/04/22. 15/2020 LegED. Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    Lehenengo xedapen gehigarria. 8/2020 LegEDko eta 11/2020 LegEDko zerga-xedapen jakin batzuen indarraldia luzatzea.Lehen xedapen iragankorra. Zerga-zor jakin batzuetarako betearazpen-aldia ez hastea, 8/2020 Errege Lege Dekretuko 29. artikuluan aipatzen den finantzaketa emanez gero.

Arau-hausteak eta isunak

  • Araudia: BOE 112. zk., 2020/04/22. 15/2020 LegED. Premiazko neurri osagarriak ekonomia eta enplegua sustatzeko.
    Azken xedapenetan hirugarrena. Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina aldatzea.
  • Zertan datza neurri hori?
    Zerga-zorraren ordainketa geroratzea aitorpen, likidazio eta autolikidazio guztiei dagokie, baldin eta aurkezteko eta ordaintzeko epea 2020ko martxoaren 12tik maiatzaren 30era bitartean amaitzen bada, biak barne.
  • Zein dira geroratze hori eskatzeko baldintzak?
    Zorrak borondatezko ordainketa-aldian egon behar du. Zordunak (pertsona nahiz erakundea) gehienez ere 6.010.121,04 euroko eragiketa-bolumena izan behar du 2019an.
  • Zer ezaugarri izanen ditu zor-geroratze horrek?
    Epea sei hilekoa izanen da.
    Ez da berandutzeagatiko interesik sortuko geroratzearen lehen hiru hilabeteetan.

Araudia:

  • BON 65. zk., 2020/06/26. COVID-19 Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak.
  • BON 74. zk., 2020/04/09. 074/2020 FL. COVID-19 Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak.
    13. artikulua. Epeak etetea zerga-arloan.
    14. artikulua. Zerga-zorraren salbuespenezko geroratzea.

Informazio gehiago eta izapideak:

Hainbat neurri daude COVID-19aren ondorioak pairatu dituzten autonomoek eta enpresek oinarrizko horniduren ordainketa malgutzeko. Hornigai horiek dira, besteak beste, argia, ura edo gasa; ordainketa eten ere egin daiteke. Zor diren zenbatekoak alarma-egoera amaitu eta gehienez ere hurrengo sei hilabeteetan ordainduko dira.

Energia- eta ur-hornidura bermatzeko neurrien laburpena:

Hornigaiei buruzko argibide gehiago: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO)

Eskaria mailegua emateko ebazpena eman zuen organoari egingo zaio, horretarako emango den prozeduraren arabera.

Araudia:

Azalpena:

Aurreikusitako laguntzak ondorengo horiek dira:

  • 2.200 €-ko dirulaguntza, COVID-19ak eragindako ekonomia- eta gizarte-inpaktuari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuko 17. artikuluan araututako jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa aitortu zaienentzat.
  • 700 €-ko laguntza, aipatutako ezohiko prestazioa jaso ez dutenentzat, baina, hala ere, COVID-19aren ondorioz hileko fakturazioa % 30 edo gehiago murriztu zaienentzat. Laguntza hori  €-koa izan daiteke, eskatzailea kide den familia-unitatearen diru-sarreren baturaren arabera.

Azkenik, esan beharra dago lehendik aurreikusitako ezohiko zuzeneko laguntzak bateragarriak izango direla beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik (eskualdeetakoak, estatuetakoak), Europar Batasunetik edo nazioarteko erakundeetatik datozen beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere laguntzen zenbateko osoak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 16.3 artikuluan finkatutako intentsitate-muga, edo, azken batean, eskatzaileak 2019an izandako batez besteko hileko fakturazioa gainditzen ez badu.

Epea

Laguntza eskatzeko epea oinarri arautzaileak NAOn argitara ematen denetik aurrera zabalduko da. Alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunean bukatuko da.

Gobernuak bere kanalen eta hedabideen bidez jakinaraziko ditu eskari-epearen irekiera-data eta eskaria egiteko baldintzak.

Izapidetzea:

Argibide gehiago:

Araudia eta aldaketak:

Laburpena. 8/2020 Errege Lege Dekretua: 17. artikulua. Jarduera bertan behera gelditzeagatiko aparteko prestazioa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpenak kaltetu dituenentzat.

  1. Salbuespenezkoa izanen da eta hilabete bateko indarraldia izanen du, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena, indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, edo alarma-egoera hori amaitzen den hilabeteko azken egunera arte, epe hori hilabetetik gora luzatuz gero, beren konturako langileak edo autonomoak, haien jarduerak etenda geratzen badira, aipatutako Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, edo bestela, prestazioa eskatu aurreko hilabetean fakturazioa gutxienez % 75 murrizten bada, aurreko seihilekoko fakturazioaren batez bestekoarekin alderatuta, artikulu honetan arautzen den jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Alarma-egoera izendatzen den egunean, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea; b) Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, langileen jarduera zuzenean eteten ez bada, fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela egiaztatu beharko dute, aurreko seihilekoan fakturatutakoaren aldean; c) Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak egunean izatea. Nolanahi ere, jardunaldia eten den egunean edo fakturazioa murriztu den egunean azken baldintza hori beteko ez balitz, organo kudeatzaileak langile autonomoari ordainketa egiteko eskatuko dio, hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoa erregularizatzeak erabateko ondorioak izanen ditu babeserako eskubidea erdiesteko.
  1. Artikulu honetan araututako prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzaileari % 70 aplikatuta zehaztuko da, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 339. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkulatuta. Prestazioa jasotzeko eskubidea izateko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen ez bada, prestazioaren zenbatekoa hauxe izanen da: Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 70aren baliokidea.
  1. Artikulu honetan araututako jarduera bertan behera gelditzeagatiko aparteko prestazioak hilabeteko iraupena izanen du, eta, hala badagokio, alarma-egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte luzatuko da, baldin eta alarma-egoera hori luzatzen bada eta hilabetetik gorako iraupena badu. Prestazioa jasotzeko denbora kotizatutakotzat joko da, eta ez ditu murriztuko onuradunak etorkizunean jarduera uzteagatik jaso ditzakeen prestazio-aldiak.
  2. Prestazioa bateraezina izanen da Gizarte Segurantzaren sistemako beste edozein prestaziorekin.
  1. Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek ere, beren konturako langile gisa dagokion araubide berezian sartzea erabaki badute, aparteko prestazio hori jasotzeko eskubidea izango dute, betiere artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  2. Prestazio horren kudeaketa Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu betegineko 346. artikuluan aipatzen diren erakundeei egokituko zaie.

Argibide gehiago eta harremanetarako:

  • kooperatibak: ANEL – Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea. 948 24 04 00. general@anel.es
  • Autonomoaren Mutua.
  • SEPE.

SEPE Enpresak: 900 81 24 01

Araudia:

Izapidetzea:

Argibide gehiago eta harremanetarako:

  • Lan Zerbitzua – Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atala – Nafarroako Gobernua. 848 423 572. rlaboral@navarra.es

2020ko apirilaren 1ean, Sodena sozietate publikoak hitzarmen berriak sinatu zituen Elkargirekin eta Sonagarrekin enpresen eta autonomoen likidezia-premiak finantzatzeko, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioak arintze aldera.

  • Eragiketak milioi bat eurokoak izango dira gehienez, eta Euribor +% 0,5ean emango dira; abala irekitzeko komisioa % 0,25ekoa izanen da.
  • Gainera, eragiketaren arriskuaren % 100 estalita geratuko da; izan ere, Sodenak berak hartuko ditu bere gain eskatu ohi diren kontra-bermeen % 20 ere, eta gainerako % 80a Elkargik eta Sonagar-ek ordainduko dute, CERSA – Estatuko berme-sozietatearekin batera.

Argibide gehiago eta harremanetarako:

ICO kreditu-lerroa

Jarduerari autonomo gisa berriro helduz gero, autonomoei likidezia emango zaie ICO finantzaketa-lerroen bidez; izan ere, lerro horiei zorpetzeko ahalmen garbia handitu zaie.

Estatuaren konturako abalak emango zaizkie autonomoei, maileguak berritzeko eta finantzaketa berria lortzeko, kreditu-erakundeek, kredituko finantza-establezimenduek, diru elektronikoko erakundeek eta ordainketa-erakundeek emanak, fakturen kudeaketatik, zirkulatzailearen beharretik edo bestelako likidezia-beharretatik eratorritako beharrei erantzuteko, finantza- edo zerga-betebeharren epemugetatik eratorritakoak barne.

Izapidetzea: Zuzenean kreditu-erakundeen bitartez.

Informazio orokorra:

Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen Idazkaritza Nagusiak emandako maileguak birfinantzatzea.

Berrindustrializazioko, Industria Sektore Estrategikoen Lehiakortasuneko, Automobilgintza Sektorearen Lehiakortasuneko, Berrindustrializazioko eta Industria-lehiakortasuna Indartzeko, 4.0 Industria Konektatuko eta I+G+b programei aplikatzen zaie, manufaktura-industriaren arloan.

Amortizazio-koadroa aldatuko da honako aukera ahuekin:

  • Gehieneko amortizazio-epea areagotuko da.
  • Gehieneko gabealdi-epea handituko da, oraindik printzipalaren kuotaren bat mugaeguneratu ez bada.
  • Laguntzaren gehieneko intentsitate-maila eta laguntza emateko uneko arrisku-maila berberak errespetatzeko moduan ematen diren beste aldaketa batzuk eginen dira.

Bi urte eta erdiko epea izanen dute neurri horiek, 2020ko martxoaren 14tik kontatzen hasita.

Kreditu-erakundeak bere gain hartuko duen interes-tasa murriztu ahal izango da, Estatuak ematen dituen maileguetarako eska daitekeen gutxieneko interes-tasa errespetatuz.

SGPYMEren mailegu-deialdietan bermeak jartzeko epe-aldaketak.

Aldi baterako, eta SGIPYMEk emandako maileguen deialdietarako soilik (baldin eta martxoaren 14an ebaztekoak baziren), eskatzaileek aurkeztu beharreko bermeak emakida-ebazpenaren ondoren eta mailegua ordaindu aurretik aurkeztuko dira.

Berme horiek aurkezteko epea 2020ko azaroaren 3an bukatuko da.

CESCE – Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiaren gaitasuna indartu Estatuak enpresa esportatzaileen likideziaren estaldura handitze aldera.

Inportaziorako aduana-izapideak arindu industria-sektorean.

Argibide gehiago:

Europako Batzordea neurri azkar berriak hartzen ari da, eta salbuespenezko beste neurri batzuk proposatu ditu kaltetuenak dauden nekazaritzako eta elikadurako merkatuei laguntzen jarraitzeko.

Europar Batasuneko nekazaritzako elikagaien sektorea bere erresistentzia-gaitasuna erakusten ari da aurrekaririk ez duten garai hauetan, koronabirusaren agerraldiaren ondoren. Hala ere, sektore batzuk oso kaltetuta daude; hori dela-eta, Europako Batzordeak bere promesak berrestea erabaki du, eta zenbait produktu biltegiratzeko (esnekiak) eta behi-, ardi- eta ahuntz-aziendarentzako laguntzak barne hartzen dituen neurri-sorta bat onartu du.

Oraingoz kanpoan geratu da kalitateko ardoa, sektoreak biltegiratzeko laguntza hori eskatu badu ere.

Iturriak:

Autonomoak

Oharrak:

  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak gizarte-kotizazioak ordaintzeko luzapenak eman ahal izanen ditu salbuespen gisa.
  • Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketan atzerapenak indarrean ez badituzu, 2020ko apirilaren eta ekainaren artean ordaindu beharreko zorren ordainketa 2020ko ekainaren 30era arte atzeratzea eska dezakezu, inolako interesik aplikatu gabe.
  • Halaber, komunikazio elektronikoko RED sistemaren bidez zorrak ordaintzea geroratzeari, berandutzeari edo bidegabeko sarrerak itzultzeari buruzko izapide guztiak egitea erraztu da.

Araudia:

Geroratzeko eskaria aurkezteko prozedura. (6 hileko luzamendua Gizarte Segurantzako ordainketetarako)

Argibide gehiago eta harremanetarako:

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Nafarroan duen goitza

Nafarroako Foru Ogasuna.

  • Zertan datza neurri hori?
    Zerga-zorraren ordainketa geroratzea aitorpen, likidazio eta autolikidazio guztiei dagokie, baldin eta aurkezteko eta ordaintzeko epea 2020ko martxoaren 12tik maiatzaren 30era bitartean amaitzen bada, biak barne.
  • Zein dira geroratze hori eskatzeko baldintzak?
    Zorrak borondatezko ordainketa-aldian egon behar du. Zordunak (pertsona nahiz erakundea) gehienez ere 6.010.121,04 euroko eragiketa-bolumena izan behar du 2019an.
  • Zer ezaugarri izanen ditu zor-geroratze horrek?
    Epea sei hilekoa izanen da.
    Ez da berandutzeagatiko interesik sortuko geroratzearen lehen hiru hilabeteetan.

Araudia:

  • BON 65. zk., 2020/06/26. COVID-19 Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak.
  • BON 74. zk., 2020/04/09. 074/2020 FL. COVID-19 Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurriak.
    13. artikulua. Epeak etetea zerga-arloan.
    14. artikulua. Zerga-zorraren salbuespenezko geroratzea.

Informazio gehiago eta izapideak:

Hainbat neurri daude COVID-19aren ondorioak pairatu dituzten autonomoek eta enpresek oinarrizko horniduren ordainketa malgutzeko. Hornigai horiek dira, besteak beste, argia, ura edo gasa; ordainketa eten ere egin daiteke. Zor diren zenbatekoak alarma-egoera amaitu eta gehienez ere hurrengo sei hilabeteetan ordainduko dira.

Energia- eta ur-hornidura bermatzeko neurrien laburpena:

Hornigaiei buruzko argibide gehiago: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO)

Araudia:

Azalpena:

Aurreikusitako laguntzak ondorengo horiek dira:

  • 2.200 €-ko dirulaguntza, COVID-19ak eragindako ekonomia- eta gizarte-inpaktuari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuko 17. artikuluan araututako jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa aitortu zaienentzat.
  • 700 €-ko laguntza, aipatutako ezohiko prestazioa jaso ez dutenentzat, baina, hala ere, COVID-19aren ondorioz hileko fakturazioa % 30 edo gehiago murriztu zaienentzat. Laguntza hori  €-koa izan daiteke, eskatzailea kide den familia-unitatearen diru-sarreren baturaren arabera.

Azkenik, esan beharra dago lehendik aurreikusitako ezohiko zuzeneko laguntzak bateragarriak izango direla beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik (eskualdeetakoak, estatuetakoak), Europar Batasunetik edo nazioarteko erakundeetatik datozen beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere laguntzen zenbateko osoak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 16.3 artikuluan finkatutako intentsitate-muga, edo, azken batean, eskatzaileak 2019an izandako batez besteko hileko fakturazioa gainditzen ez badu.

Epea

Laguntza eskatzeko epea oinarri arautzaileak NAOn argitara ematen denetik aurrera zabalduko da. Alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunean bukatuko da.

Gobernuak bere kanalen eta hedabideen bidez jakinaraziko ditu eskari-epearen irekiera-data eta eskaria egiteko baldintzak.

Izapidetzea:

Argibide gehiago:

Araudia eta aldaketak:

Laburpena. 8/2020 Errege Lege Dekretua: 17. artikulua. Jarduera bertan behera gelditzeagatiko aparteko prestazioa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpenak kaltetu dituenentzat.

  1. Salbuespenezkoa izanen da eta hilabete bateko indarraldia izanen du, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena, indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, edo alarma-egoera hori amaitzen den hilabeteko azken egunera arte, epe hori hilabetetik gora luzatuz gero, beren konturako langileak edo autonomoak, haien jarduerak etenda geratzen badira, aipatutako Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, edo bestela, prestazioa eskatu aurreko hilabetean fakturazioa gutxienez % 75 murrizten bada, aurreko seihilekoko fakturazioaren batez bestekoarekin alderatuta, artikulu honetan arautzen den jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte: a) Alarma-egoera izendatzen den egunean, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian afiliatuta eta alta emanda egotea; b) Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, langileen jarduera zuzenean eteten ez bada, fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela egiaztatu beharko dute, aurreko seihilekoan fakturatutakoaren aldean; c) Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak egunean izatea. Nolanahi ere, jardunaldia eten den egunean edo fakturazioa murriztu den egunean azken baldintza hori beteko ez balitz, organo kudeatzaileak langile autonomoari ordainketa egiteko eskatuko dio, hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Zorpekoa erregularizatzeak erabateko ondorioak izanen ditu babeserako eskubidea erdiesteko.
  1. Artikulu honetan araututako prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzaileari % 70 aplikatuta zehaztuko da, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko 339. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkulatuta. Prestazioa jasotzeko eskubidea izateko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzen ez bada, prestazioaren zenbatekoa hauxe izanen da: Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 70aren baliokidea.
  1. Artikulu honetan araututako jarduera bertan behera gelditzeagatiko aparteko prestazioak hilabeteko iraupena izanen du, eta, hala badagokio, alarma-egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte luzatuko da, baldin eta alarma-egoera hori luzatzen bada eta hilabetetik gorako iraupena badu. Prestazioa jasotzeko denbora kotizatutakotzat joko da, eta ez ditu murriztuko onuradunak etorkizunean jarduera uzteagatik jaso ditzakeen prestazio-aldiak.
  2. Prestazioa bateraezina izanen da Gizarte Segurantzaren sistemako beste edozein prestaziorekin.
  1. Lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek ere, beren konturako langile gisa dagokion araubide berezian sartzea erabaki badute, aparteko prestazio hori jasotzeko eskubidea izango dute, betiere artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
  2. Prestazio horren kudeaketa Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu betegineko 346. artikuluan aipatzen diren erakundeei egokituko zaie.

Argibide gehiago eta harremanetarako:

  • kooperatibak: ANEL – Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea. 948 24 04 00. general@anel.es
  • Autonomoaren Mutua.
  • SEPE.

SEPE Enpresak: 900 81 24 01

Araudia:

Izapidetzea:

Argibide gehiago eta harremanetarako:

  • Lan Zerbitzua – Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atala – Nafarroako Gobernua. 848 423 572. rlaboral@navarra.es

Prestakuntza

Nola kudeatu COVID-19 krisia zure enpresatik.

  • Data: 2020/05/13.
  • Antolatzailea: Nafarroako Gobernua. Turismo Saila.
  • Izena ematea.