Aisling O’Donovan 2013-02-13T10:30:18+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea: AISLING O´DONOVAN
  • Enpresaren izena: INISHOUSE CENTRO DE INGLÉS LEK
  • Jarduera: ingelesaren irakaskuntza
  • Helbidea: Aralar, 45
  • Herria: LEKUNBERRI
  • Tel: 948 50 41 64
  • Posta elektronikoaaisling@inishouse.com
  • WEB: www.inishouse.com

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Irlandarra naiz, eta ingeles filologiako masterra daukat. Beti aritu jardun izan naiz ingeles hizkuntzaren inguruan, bai hezkuntzan, bai irakaskuntzan, bai hemen, bai beste herrialdeetan. Urte anitz daramatzat sektore publikoan, eta egungo egoera ikusita, beste aukera bat zela ikusi nuen. Nire iritziz, lan-merkatua oso gogorra da, eta Iruñean edo Donostian, besteak beste, bizi ez diren haurrek eta jendeak desabantaila dute curriculumetik kanpoko laguntzarekiko, zehazki ingelesezko kalitateko irakaskuntzari dagokionez. Uste dut lagun dezakedala, eta, aldi berean, horrekin bizimodua atera.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Milaka asmo ditut, nahiz eta oraingoz hainbat programa lantzen ari naizen.

4 eta 12 urte bitarteko haurrak; jolasen bidez, estimulu bidez motibatzen saiatzen naiz, hizkuntza gogoz eta konfiantzarekin barnera dezaten.

Nerabeak: beste modu batera egiten dut lan, batetik, ebaluazioak dituztelako, hortaz gramatikan eta idazketan laguntzen diet, eta, bestetik, ingelesez komunikatzen ikastea nahi dudalako, ez dezaten hizkuntza ikusi gainditu beharreko ikasgai bezala, baizik eta luze gabe lanean edo lan egitera kanpora joan behar badute erabili beharko duten hizkuntza bezala.

Helduak; lanerako, bidaiatzeko nahiz azterketak gainditzeko erabili nahi dutenak.

Laugarren programa enpresaren berariazko premiak lantzera bideratuko dut.

Dagoeneko lantzen ari naiz zonaldeko turismo-sektorera bideratuta egonen den programa.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Ez dut oztoporik eduki, aitzitik, babes handia jaso dut.  Jendeak, nik lan finkoa edukita, erotu ote nintzen galdetzen zidan, zonaldean ez zegoela horretarako adina jenderik, ez dirurik… Halako esamesek zalantza sortzen dizute.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Asko lagundu dit, eta jarraitzen du laguntzen. Negozioa asmoa baino ez zenetik, bideragarritasun-plana egin arte. Nik irakaskuntza-arloa menperatzen dut (taldeak antolatu eta gainerakoak), baina kudeaketa, proiekzioak eta kontabilitatea berriak dira niretzat. Horren guztiaren berri emango dizun norbait edukitzea oso baliagarria izan da, eta izaten jarraitzen du.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Ez dezala beldurrik izan, eta ekin diezaiola. Zuhurtziaz eta plangintza baten barnean jardun daiteke, baina, beharbada, gutako bakoitzak egingo duenak lagun dezake garai txar hauek gainditzen.

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.