Angel Barandalla, Patxi Zubiria eta Isaac Zubillaga 2013-02-13T10:30:41+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea:  ANGEL BARANDALLA, PATXI ZUBIRIA eta ISAAC ZUBILLAGA
  • Enpresaren izena: SAKANA FORESTAL
  • Jarduera: BASOGINTZA
  • Dirección: Burundabide, 16
  • Localidad: ETXARRI ARANAZ
  • Tel: 639977245 – 653245972 – 635716021
  • Posta elektronikoa sakanaforestal@gmail.com

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Betidanik gustatu izan zait mendia, eta basoan egin dut lan. Ikastaro bat egin nuen, eta horretan bi lagunekin elkartu eta aurrera egitea erabaki genuen. Langabezian zeuden; hortaz, irtenbidea izan zen. Orain lan gutxirekin gabiltza, baina 6 hilabetez bakantze-lanetan jardun gara Urdiainen eta Urbasan, Gentión Ambiental de Navarrarentzat (GAN).

Zerk bultzatu zaitu ekintzaile izatera?

Nik ez nuen motibazio-premiarik, betidanik gustatu izan baitzait mendia. Ikastaroa eginda (oso ikastaro ona), aurrera egitea erabaki genuen. Nik beste ikastaro bana egin nituen Baso Eskolan eta ZURGAIA Elkartean, eta lehenagotik GANentzat eta autonomo gisa ere jardundakoa naiz.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Basoa bakantzea, sastrakak kentzea, itxiturak (alanbre arantzadunekin, metalikoak, sarekoak), landaketak, inausteak… Halaber, Urbasan artzain-txabola bat egin genuen, hormigoiz. Beti bada mendian zer eginik…

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Erremintak erosteko dirua lortzea. Orain traktore bat beharko genuke, baina ea nor ausartzen den. Bankuek 2.000 euroko mailegua eman ziguten. Ez genuen gehiago eskatu, abalak eskatzen zizkigutelako.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Mahai gainean jarri zizkigun gastatu beharreko guztia (inbertsioak, aseguruak), paperak betetzen eta lege-izapideak egiten.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Maiatzaren 21ean hasi ginen, eta aski zaila izan da; alabaina, guk espero baino hobeto, izan ere xentimorik ez geneukan, eta hutsetik hasi behar izan genuen. Okerrena da fakturak oso berendu ordaintzen dituztela. Zorrak azkar batean iristen dira, nomina paperean ere bai, baina kobratzea…

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Ondo baino hobeto begiratzeko dena, eta gauza guztiez ondo jabe daitezela. Ez dezala espero laguntza handirik. INEMen asko eskaintzen dizute, baina laguntzen lehiaketa batean sartu behar izaten duzu, eta banatzerakoan, miseria baino ez duzu jasotzen. Udalek gu laguntzeko konpromisoa hartu zuten, baina orain artea Urdiainek eta Altsasuk baino ez digute lagundu. Lanak eman nahi dizkigute, baina batzuk ez gara sartzen aurrekontuetan dauden alde txikiengatik, eta kanpoko enpresei ematen dizkiete.

 

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.