2017 - 11 - 20

Esp    Eus    En    Fr

Iban Azanza Soto

 

  • Sustatzailea:  IBAN AZANZA SOTO
  • Enpresaren izena:  NEREVAN
  • Jarduera: ALQUILER Y VENTA AUTOCARAVANAS
  • Helbidea: C/ Gipuzkoa, 17
  • Herria: ALSASUA
  • Tel: 646 584 645
  • Posta elektronikoa:  info@nerevan.comiban@nerevan.com
IBANAZANZA01IBANAZANZA02IBANAZANZA03IBANAZANZA04IBANAZANZA05

Nola sortu zen negozio-ideia?

Autokarabanen kontu hori gustukoa genuelako. Horietako bat geneukan, eta askotan erabili gabe egoten denez, alokatzea erabaki genuen. Gerora, negozio bat abian paratzea erabaki genuen, eta 3 autokarabana erosi genituen.

Gainera, nik eraikuntzan egiten nuen lan, eta ez zegoen itxaropen handirik. Aitzitik, badirudi turismo-sektorea ondo dabilela.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Autokarabanak (2-6 pertsonentzat) alokatzen ditugu, baldintza guztiak betetzen dituztenak. Horrez gain, Alemaniako oso marka ona saltzen dugu, kalitate-prezio erlazio oso onarekin.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Banekien negozioak nola edo hala aurrera eginen zuela, baina ziurgabetasun hori hor dago. Autokarabanak erosi genituen, eta Alemaniako marka baten banatzaile egin ginen, salmentarako. Gero, subentzioei eta laguntzei buruzko informazioa jaso genuen, eta nik langabezia-saria kapitalizatu nuen.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Ezer gutxi. Hasiera batean ez genuen komunitate barneko IFK lortu paper aferak tarteko. Zortzi hilabete behar izan ditugu IFK hori lortzeko, herrialdeen artean fakturatu ahal izateko.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkartera?

Nafarroako Gobernuan galdetuta. Bertan esan ziguten bazela, gure ingurunean, lagun ziezagukeen elkarte bat. Laguntzak kudeatzen lagundu digute, nahiz eta laguntza askorik ez dagoen; izan ere, ibilgailuak erostea ez da inbertsiotzat hartzen.

Zer-nolako bezeroek erabiltzen dute zure zerbitzua?

Denetarik dago, Baina gehienak Gipuzkoatik edo Iruñetik datoz. Espainiako gainerako lurraldeetatik ere etortzen dira: beren autoa hemen utzi, autokarabana hartu, eta Europan barna joaten dira. Orain, diru gehiago duen jendea da, oporretan egun gutxiago ematen dutenak.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Ezer egiten hasi aurretik ondo hausnartzeko, baina ezin dugula egon babak eltzetik noiz aterako dizkiguten zain. Merkatua guztiontzat dago hor, eta bakoitzak bere zatitxoa bilatu behar du.

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.