Iker Zabaleta 2013-02-13T10:31:10+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea:  IKER ZABALETA
  • Enpresaren izena:  KABILEÑAS
  • Jarduera: ZITRIKOAK EKOIZTU ETA BANATU
  • Herria: URDIAIN
  • Tel: 609 086 048
  • Posta elektronikoa:   i.zabaleta@hotmail.com

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Nik enpresa batean egiten nuen lan, eta gaixotasun bat tarteko, pizgarridun kaleratzea onartu nuen. Castellon lurrak dauzkagu, eta aukera hori aspaldi hasi ginen aztertzen. Nire osasun-egoerak hobera egin zuen, eta gure produktuak guk geuk zabaltzea erabaki genuen, izan ere, lan hori egiten zuen kooperatibak ez zigun ezer ematen.

Nire negozioa nire lurrekin aurrera ateratzeak motibatzen nau. Horrez gain, jendeak kalean ikusten zaitu, eta zure produktua zein den ona esaten dizu.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Gaur egun, dendei banatzen diegu, baita fruta-dendarik ez dauden herrietan ere. Halaber, partikularrei ere banatzen dizkiegu hainbat barietateko mandarinak eta laranjak. Irailaren amaieratik ekainera bitartean zuhaitzean ondu den produktua banatzen dugu. Oro har saltzen dena, berriz, kameretan ontzen da.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Lehen urratsa banatze-lanetan hasi baino hilabete batzuk lehenago eman nuen. Nire txartela utzi nuen dendetan, eta tarteka oroitarazten nien merkaturatzera gindoazela. Duela hilabete daukat produktua, eta hasiera batean dasta zezaten uzten nuen.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Oztoporik handiena… guztiak dira handiak. Harremanetan hastea, dagoeneko beren hornitzailea duten bezeroengan sortzen duzun mesfidantza. Ezagutzen ez ninduten herrietan produktua sartzea kosta egin zait.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Bideragarritasun-azterketa egin ziguten, eta produktua nondik bidera genezakeen esan. Jasotako datuen arabera, bideragarria ote zen ikusi. Inbertsioa minimoa zen: furgoneta bat, jasomakina bat, produktua saltzeko kaxak, fruta jasotzeko pertsonak… Beti sortzen dira gastuak, baina aurrera eginen duelako uste osoa dut. Cederna Garalurrek bideragarria izan zitekeela pentsatu zuen, eta ez genuen bitan pentsatu.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Neketsua gertatzen ari da, baina bide onetik doala ikusten ari naiz. Ez dugu soilik Sakanan lan egiten, Zumarragan eta Goierrin ere baditugu bezeroak.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Gaur egungo egoeran irtenbide gutxi dago, eta soldatak gero eta txikiagoak dira. Horren aurrean, aurrera egitea erabaki genuen zailtasunez beterik, beste irtenbiderik ez baikenuen. Alabaina, egia da guretzat errazagoa izan zela hutsetik hasi behar dutenentzat baino.

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.