2017 - 11 - 21

Esp    Eus    En    Fr

Iñigo Zugarrondo Zabalza

 

  • Sustatzailea:  IÑIGO ZUGARRONDO ZABALZA
  • Enpresaren izena:  ZUGABAI
  • Jarduera: OINETAKOAK KONPONTZEA
  • Helbidea: Landakoa 1
  • Herria: AGOITZ
  • Tel: 630 52 34 97
  • Posta elektronikoa:   i.zugarrondo@hotmail.com
INIGOZUGARRONDO01INIGOZUGARRONDO02INIGOZUGARRONDO03INIGOZUGARRONDO04

Nola sortu zen negozio-ideia?

2005ean antzeko negozioa jarri nuen Iruñean. Nire emazteak beste bat du han, duela 14 urtetik hona. Nik lana utzi egin nuen, eta besteren kontura hasi nintzen lanean. Langabezian egonda eta Agoitzen bizita, une aproposa ikusi nuen zapatari lanetan hasteko, ez baitzegoen besterik. Hortaz, Cederna Garalur Elkartearekin harremanetan hasi nintzen, aukerak aztertzeko.

Zerk bultzatu zaitu ekintzaile izatera?

Egia esan, lehenik eta behin soldata behar da, eta horrez gain etxean lan egitearen ilusioa, batetik bestera ibili behar ez izatea, lana eta familia uztartu ahal izatea, eta herrian bizitza gehiago egin ahal izatea.

Zer zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Oinetakoak konpontzen ditugu, arropatan konponketa txikiak egiten ditugu, garbiketa-produktuen salmenta eta oinetakoak zaintzekoak; betunak edo ziraiak eta kremak. Oinetakoentzako osagarriak, kremailerak, lokarriak… Ikusteko dago marrokineria txikia egiterik ote dudan, nahiz eta txinatarren lehiarekin ondo baino hobeto aztertu beharko dudan.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Paperak betetzen eman behar izaten den denbora.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Lehenik, herriari buruzko informazio ona ematen: biztanleria-mota, halako beste lokalik ba ote zegoen, nola dagoen merkataritza eta nola planteatzen ari den, gorabidean den ala ez… Eta guztiz garrantzitsua, bideragarritasun-plana, bideragarria denentz egiaztatzeko. Plana ondo dago; izan ere, sor daitezkeen zalantzen gaineko babesa ematen baitizu. Ondoren, izapide guztiekin lagundu dit: Nafarroako Gobernuarekin, arkitektoekin eta udalarekin harremanetan paratzeko.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Oraindik baloratu ezinik nago, egun gutxi batzuk ez baititut negozioan.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Martxan jarri asmo duten negozioaren arabera. Nik negozioa ezagutzen dut, eta horrez gain Iruñeko eskarmentua dut, horregatik sartu naiz. Gutxi inbertitu dut, eta esan beharra dago negozioak ere gutxi ematen duela. Alabaina, gal dezakedana baino gehiago irabaz dezaket. Beste negozioetan, ordea, ez dakit kontua ausartzeko moduan dagoen.

 

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.