Irune Zabala Goizueta 2013-02-13T10:31:46+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea:  IRUNE ZABALA GOIZUETA
  • Enpresaren izena:  ZUBIMUXU
  • Jarduera: TURISMOA
  • Helbidea: Herriko Plaza, 10
  • Herria: GOIZUETA
  • Tel: 687 288 680
  • Posta elektronikoa:  zubimuxuatertea@hotmail.com

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Udalak sustatutako aterpetxe batean. Ostatua hartzeko leku falta zegoen, eta anitz Leitzara, Donostiara edo Hernanira joaten ziren.

Eta zure kasu pertsonalean?

Bi seme-alaba ditut, eta herrian beti egin izan dut lan haurrak zaintzen. Nire senarrak animatu ninduen, eta polita izanen zela pentsatu nuen, baldin eta eskolak eta haurrak badatoz, haiekin lan egin eta Goizuetak duen guztia erakusteko.

Zer zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Bi logela, elkarren gaineko 10na ohatzekoak, bina pertsonentzako bi logela, eta gela bat elkarren gaineko 6 ohatzekoa. Egongela bat, 30 pertsonentzako jangela, eta ordenagailu- eta Internet-gune bat. Hozkailua eta gainerako etxeko tresnak, sukaldea izan ezik. Lorategia, ikuztegi-zerbitzua, mendizaleek botak uzteko tokia eta ikuztegia. Mantenu osoko zerbitzua, bertako bi jatetxerekin hitzartua.

Jarduerak antola daitezke?

Kanpoko ekintzak: ibilbide megalitikoak, mendi-ibiliak (Arano, Artikutza). Betizu behi-arrazako abeltegi batera bisita, joareak nola egiten diren, eta abar. . Tailerrak edo talo-afariak ere antola ditzakegu.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Nire burua ezagutaraztea. Teknologia berriei buruzko ikastaroa egiten ari naiz Cederna Garalurrekin, blog bat prestatzeko. Garrantzitsua da nork bere burua ezagutzera ematea, eta egunkarietan eta halakoetan publizitatea paratzea arrunt garestia da.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Egin izan eta egiten ari naizen ikastaroak: kudeaketari, administrazioari nahiz zergei buruzkoak. Teknologia berrietara egokitzen ere lagundu dit; antolatzen dituzten ekintzetara deitzen didate, eta beti adi daude.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Zertxobait kostako zela pentsatu nuen, baina ez hainbeste. Ahoz ahokoa bere lan egiten ari da, baina jendeak ez du hemen eskaintzen dugun guztiaren berri. Jaietan aterpea bete egiten da, baina nola biziko zara ba egun gutxi horiekin.

Aholku bat.

Marketina. Hastean, komunikazioak indarra izan behar du, eta, horretarako, berebiziko garrantzia du halako gastuetarako atal bat edukitzea.

Bozkarioz hasi nintzen, eta batzuetan ‘non sartu naiz?’ galdetzen diot nire buruari. Baina, jendea etortzen denean, poza handia da. 

 

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.