2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

Joana Aranda de Castro

 

  • Sustatzailea:  JOANA ARANDA DE CASTRO
  • Enpresaren izena:  CASAS A PUNTO
  • Jarduera: HOME STAGING
  • Herria: IRUNBERRI
  • Tel: 680 529 546
  • Posta elektronikoa :  joana@casasapunto.com
  • WEBGUNEAwww.casasapunto.com
JOANA01JOANA02JOANA03

Nola sortu zen negozio-ideia?

Nire burua berritzeko grinak bultzatuta, eta etxeak oso atsegin ditudalako. Hamar urte baino gehiago ditut higiezinen arloan, eta merkatu berri bat ireki nahi dut, etxebizitzen egoera hobetu, gehiago saldu ahal izateko. Halaber, higiezinen sektorea profesionalizatu nahi dut, eta zerbait desberdin gehitu.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Pisu pilotuak kostu txikian prestatzea, etxebizitza baten egoera hobetzea, eta argazki profesionalak eskaintzea gehiago saltzeko. Etxea eszenaratzen dugu: itxura aldatu eta etxea prestatu, saltzeko edo merkaturatzeko. Espazioak despertsonalizatzen ditugu, eta kolore neutroak erabiltzen ditugu, albait jende gehienen gustagarri izan daitezen. Esate baterako, alokatzekoak diren etxeetan edo landetxeetan, gauza txiki batzuk aldatuta, ondo argiztatuta, ohe-estalki berriak jarrita, eta argazki on batzuekin, ziur erreserbak areagotuko direla.

Zerbait oso gustuko badugu, gutxiago negoziatzen dugu horren gustuko ez dugunaren aldean; kasu honetan, etxe baten itxura. Pisu pilotuak ere janzten ditugu altzariekin. Pisua erosterakoan, hutsik egon beharrean, kartoizko altzariak jartzen ditugu; horrek berotasuna ematen die espazioei.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Bartzelonara joan nintzen hango espresa aitzindari bat ezagutzera. Nola jokatzen zuten ezagutu nuen, eta ondoren filosofiara, komunitatera eta horren estilora egokitu beharra dago, bezeroak eskatzen duenaz gain.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Aldaketetara moldatzea kostatzen zaion jendea topatzea. Gazte batek errazago onartzen du nik eskaintzen diodana.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkarteraino?

Herri txikia da. Lehendik ezagutzen nituen; hortaz, haiengana jo nuen aholku bila. Esan beharra daukat oso ondo egiten dutela lan eskualdean.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Ausartu dadila. Ideia batean sinesten baduzu, garatu beharra daukazu. Autonomo izatea bizimodu bat da, eta bada guztiok batzen gaituen trazu bat. Sekula ez da porrota; izan ere, bidean ere beti ikasten baituzu.

 

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.