2017 - 11 - 24

Esp    Eus    En    Fr

Jose Antonio Villanueva

 

  • Sustatzailea:  JOSE ANTONIO VILLANUEVA
  • Enpresaren izena:  TXAKOLI
  • Jarduera: ETXEKO MANTENTZE LANAK
  • Helbidea: Irindegia Urbanizazioa 3, 4. C
  • Herria: AGOITZ
  • Tel: 948 33 62 15 / 685 313 007
  • Posta elektronikoa:  villanuevaabaurrea@gmail.com
JOSEANTONIO01JOSEANTONIO02JOSEANTONIO03JOSEANTONIO04

Nola sortu zen negozio-ideia?

Nire aita lan horretan ziharduen erretiroa hartu aitzin. Nik lagundu egiten nion, eta zerbait ikasi nuen. Lan horretan jarraitzea erabaki nuen, baina Agoizko lantegi batean nengoen, eta ez nintzen ausartu. Orain, lantegia itxita eta lana horren urria izanik, lantxo horri heltzea erabaki nuen. Horrela, aita ‘Txakoli’ izenaz ezagutzen dute, eta usadioari helduta, izen hori bera hartu dut.

Gainera, Agoitzen ez zegoen lan horietan ziharduen inor, eta pertsona iaiorik etxe gutxietan dagoenez, nire lekutxoa eginen nuela pentsatu nuen.

Zer zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Hasteko, etxeen mantentze-lanarekin zerikusia duen guztia egiten dut. Hondatutako leiho-saretan konpondu, sarrailak aldatu, kristalak, ateak doitu, iturgintza pixka bat, soldaduran ere badut esperientzia pixka bat… eta burdin hesiak eta igeltserotza ere landu nituen  zertxobait. Bezero batek deitu, eta lan hori egiterik ez badut, gremioko langileekin paratzen dut harremanetan.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Harremanetan jartzea Cederna Garalurrekin. Carlos Garciak lagundu zidan bete beharreko paperekin eta egin beharreko kudeaketekin. Autonomo gisa jarrita eta langabezia-saria errekapitalizatuta, alta eman eta nire burua ezagutzera eman behar izan nuen. Horretarako, propaganda banatu nuen Agoizko postontzietan, iragarkia jarri nuen herriko jaien egitarauan eta herriko aldizkarian. Ahoz ahokoak laguntzen dit asko.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Ez dut arazo handiegirik izan. Etxabea eta makineria nire aitarenak dira; hortaz, inbertsio txikia egin behar izan dut. Horrenbestez eragozpen gutxi izan dut.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Ustekabe atsegina jaso dut. Hasiera, jendeak ezagutzen ez baninduen ere, nahikoa lan izan nuen, eta orain, jendeak ni ezagututa, oso pozik nago. Lan asko dut, egunetik egunera ematen dizkidaten lanak. Agoitzen norbaiti zerbait matxuratzen zaionean burura etorriko zaion lehen izena Txakoli izatea lortu dut.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Ongi begiratzea eginen duzun horretan lehiarik ba ote dagoen. Lan-merkatua dagoen bezala, norbaitek lanean badaki, saia dadila, lanerako noiz deituko dioten zain egon beharrean.

 

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.