Judit Alberich Daroca 2013-02-13T10:32:10+00:00

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea: Judit Alberich Daroca
  • Enpresaren izena:  SMI (Success Motivation Institute)
  • Kargua:  Zuzendari elkartua Nafarroan
  • Jarduera: Enpresa-tutoretza
  • Helbidea:  C/ San Martín, 20
  • Herria: ARTAITZ
  • Tel: 668 880 914
  • Posta elektronikoa:  jalberich@smi-spain.com

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Entrenatzeak pizten zidan jakin-minagatik; hasieran psikologo-lanetan jardutea zela pentsatzen nuen, baina oker nengoen. Izan nuen abantailarik; izan ere, merkatuan berrogeita hamar urte baino gehiago zeramatzan nazioarteko frankizia baten babesean abiatu nintzen. Haiekin lankidetzan lan egitea proposatu zidaten. Beraz, hutsetik hasi beharrean, haiekin hasi nintzen.

Zerk bultzatu zintuen abentura horretara?

23 urterekin hasi nuen nire lehen negozioa; geroztik enpresaburua izan naiz. Hiru enpresa sortu ditut, eta badakit, jakin ere, horixe gustatzen zaidala. Besteentzat lan egitea ondo dago, baina autonomo izatea atseginagoa da.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Pertsonaren garapenarekin eta produktibitatearekin lotura duen oro. Arlo profesionalera dago bereziki bideratuta, baina gainerakoa ahantzi gabe. Bizitzako arlo guztiak lantzen ditugu. Kontua da pertsonak emaitza hobeak lortzea, produktiboagoa izatea eta bere helburuak lortzea. Hori behar bezala egiten badu, bizitza-kalitatean ere irabaziko du.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Nire burua prestatzea. Hainbat urte eman nituen enpresa-tutoretzako berariazko prestakuntza jasotzen, baita psikologia orokorrekoa ere. Horretarako amatasuneko aldiak baliatu nituen, gero berriro ere lan-mundura ateratzeko.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkartera?

Agoizko ordezkaria, Carlos Garcia, ezagutzen nuen. Duela lau urte, familia-enpresa bat martxan jartzen lagundu zigun, eta hartan ere, bideragarritasun-plana egin ziguten. Ibarreko udalean nago, eta bide horretatik ere ezagutzen nuen zerbitzua.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Bai. Pozik nago. Hasiera da, baina orain arteko bilakaera eta lortutako emaitza onak dira.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Aldekoak eta kontrakoak balora ditzala, balantzan jar ditzala, eta aldekoak kontrakoak baino gehiago badira, aurrera egin dezala. Benetako motibazioa badu, egin dezala, alabaina, beti proiektuaren aldez aurretiko azterketa on batekin.

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.