Julian Calero Castillo 2014-01-27T11:38:17+00:00

 

  • Sustatzailea:  JULIAN CALERO CASTILLO
  • Enpresaren izena:  VISTALEA S.L.
  • Jarduera: Optika produktuen txikizkako merkataritza
  • Helbidea: Peñalta Atariko Plaza, 10 (Zangoza) / La Harinera Urbanizazioa, 1. Lokala (Agoitz)
  • Localidad: ZANGOZA / AGOITZ
  • Tel:  948 43 01 63
  • Posta elektronikoaopticavistalea@live.com

 

Nola sortu zen negozio-ideia?

Optikaria naiz, bokazioz eta prestakuntzaz. 2009an Zangozan nire negozioa irekitzeko aukera sortu zitzaidan, eta optika-denda bat ireki nuen.  Agoitzen bizi eta herria ezagutzen dudanez, optika-zerbitzurako eskaera egon litekeela antzeman nuen: 3 botika-denda eta medikuntza-zentroa egonik, lekua izan nezakeela pentsatu nuen.

Autoenpleguan autonomia eta bizia aurrera ateratzeko aukera bilatu uden pertsona horietako bat naiz.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Bi optikak ikusmen-arloko lehen mailako arreta-zentroak dira: bista graduatzea, betaurreko graduatuak, ukipen-lenteak. Ikusmenaren osasuna nola dagoen balora dezakegu, edozein kontsultari erantzun, begiaren tentsioa neurtu, begi-terapia edo begi-ergonomia egin. Halaber, edozein sistema optiko lor daiteke: betaurrekoak, eguzki-betaurrekoak, eta abar.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Edozein izapide egiteko behar izaten den denbora. Lanari dagokionez, berriz, gaur egun trabarik handiena eskaerak behera egin izana da. Pozik gaude itxaropenak bete ditugulako, baina Zangozan behera egin du kontsumo-asmoak.

Zertan lagundu dizu Cederna Garalur Elkarteak?

Asko lagundu dit. Zangozara duela hainbat urte iritsi nintzenetik ezagutzen dut Cederna Garalur Elkarte. Cederna Garalurrekin harremanetan egon nintzen, eta egiten duen lanaren berri eman zidaten. Betetzen duen lana guztiz premiazkoa da, batez ere garai hauetan. Agoitzen Cederna Garalur Elkartearekin jarri ginen harremanetan Nafarroako Gobernuak zuen diru-laguntza bat bideratzeko, eta elkarteak bideratu zigun eskaera. Horren gutxi maite dudan burokrazia horretan guztian.

Zer aholku emanen zenioke enpresa bat sortu asmo duen pertsonari?

Funtsezkoa da argi izatea lan handia egin beharko duela. Halaber, norberak argi izan behar ditu ahalmenak eta gaitasunak, ondo ezagutu behar du bere sektorea, eta zerbitzua sortzerakoan, argi izan behar du nor izanen den zerbitzu horren jasotzailea. Beti prest egon behar du hasierako aldaketak eta zuzenketak egiteko. Enpresak aldatu egin behar du, ezin du beti berdin iraun.

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.