Lourdes Carbajo Pinto 2013-02-13T10:32:39+00:00

 

 

[column size=»1-3″ style=»1″]

  • Sustatzailea:  LOURDES CARBAJO PINTO
  • Enpresaren izena:  KIXKUR
  • Jarduera: ILE-APAINDEGIA ETA ESTETIKA
  • Helbide: Kale nagusia, 4-B
  • Herria: IRURITA
  • Tel:  948 45 25 66

[/column]

[column size=»2-3″ last=»1″ style=»1″]
[nivo_slider source=»post» link=»image» size=»500×300″ limit=»10″ effect=»boxRandom»]
[/column]

Nola sortu zen negozio-ideia?

Duela 11 urtetik hona naiz ile-apaintzailea, eta beti egin izan dut lan Iruñean. Korapilatsua gertatzen zitzaidan hara lanera joatea eta 3 seme-alaba eta etxea uztartzea, irabaz nezakeen dirua, seme-alabak zainduko zizkidan pertsonari ordaintzea, gasolina, matxurak… korapilatsuegia. Orain herrian nago, etxearen ondoan, eta nire buruaren jabea naiz. Edozein arrazoirengatik itxi behar badut, itxi eta kito, edo haurren bat eritzen bazait neronek zaintzen ahal dut.

Niretzako erosotasuna behar nuen, eta bizi-kalitatea. Ile-probaren bat edo bestelako probaren bat egin nahi badut, egin egiten dut, nire gainetik oniritzia emanen didan inor eduki gabe. Ile-apaindegia edukitzea nire bokazioa zen.

Zein produktu/zerbitzu ematen ditu zure negozioak?

Ile-apaindegiko zerbitzuak; amoniakorik gabeko tinduak, buru-larruazaleko tratamenduak, estetika, autobrontzeatuak, eta manikurak, pedikurak, depilazioa eta mikropigmentazioa. Azken hori tatuaje erdi iraunkorrak dira, hiruzpalau urte irauten duten aurpegiko makillajea. Osasun-arazoen edo gaixotasunen ondorioz ilea galdu duten pertsonentzat aproposa; esate baterako bekainak galdu dituztenentzat. Baita gerora damu daitekeen jendeari tatuaje txikiak egiteko ere.

Zein izan zen eman zenuen lehen urratsa?

Nire senarrak animatu ninduen. Nola nenbilen ikusten zuen, baina ni ez nintzen ausartzen, krisiagatik. Har eman zidan bultzada. Etxabea hartu genuen, altzariak eta aurrera egitea beste biderik ez zegoen.

Zure enpresa sortzerakoan, zein izan da topatu duzun oztoporik handiena?

Ez dut arazoren sentsaziorik; izan ere, lehengo egoerarekin alderatuta (etxean ordu gutxi eta gaizki), orain ezin hobeto nago, eta nire buruaren jabea naiz.

Nola heldu zinen Cederna Garalur Elkartera?

Nire senarrak negozio bat du, eta oso jantzita dago diru-laguntzen eta maileguen kontuetan. Eta jendearen ahotan entzundakoagatik ere bai.

Hasiera, zuk pentsatu bezala gertatzen ari da?

Bai, egia esan bai. Gauden egoeran egonda, maileguak ordaintzeko ateratzen ari naiz; hortaz, ezin kexatuko naiz. Krisia dagoenean, jendea apalago dago, eta bere burua apaintzea gehiago gustatzen zaio. Ez ohiko gutiziak (ile-luzapenak jartzea adibidez), horiek jaisten ari baitira, bai, ordea, orokorrean apaintzea.

Aholku bat.

Besteentzat lanean arituz gero, eta diru-sarrerak murritzak eta eragozpenak aunitz badira, balora dezatela. Krisia egonda ere, jendeak negozioak martxan paratzera animatu behar du.

 

Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen ‘Lurraldeko gizarte- eta ekonomia-eragileen informazioa eta komunikazioa eragimenez kudeatzea’ izeneko proiektuan txertatzen da, Nafarroako Gobernuak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatua landa-garapeneko programaren barnean.